Leihoa
Dokumentu-leihoak manipulatzeko eta bistaratzeko komandoak ditu.
Uneko leihoaren edukia bistaratzen duen leiho berria irekitzen du. Orain dokumentu berdinaren zati desberdinak ikus daitezke aldi berean.
Uneko leihoa ixten du. Aukeratu Leihoa - Itxi leihoa, edo sakatu ⌘Ctrl+F4. LibreOffice Writer eta Calc aplikazioen inprimatze-aurrebistan, Itxi aurrebista botoia sakatuta itxi daiteke uneko leihoa.
Unean irekitako dokumentu guztiak zerrendatzen ditu. Hautatu zerrendako dokumentu baten izena dokumentura itzultzeko.