Txertatu

Menu horrek dokumentuan elementu berriak txertatzeko erabiltzen diren komandoak ditu, adibidez, grafikoak, objektuak, karaktere bereziak eta bestelako fitxategiak.

Irudia

Fitxategiak hautatzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, uneko dokumentuan irudi bat txertatzeko.

Audioa edo bideoa

Audio- edo bideo-fitxategi bat txertatzen du zure dokumentuan.

Diagrama

Diagrama bat txertatzen du.

Taula

Uneko diapositiba edo orrialdean taula berri abt txertatzen du.

Multimedia

Azpimenuak hainbat iturburu eskaintzen ditu irudiak, audioak edo bideoak txertatzeko.

OLE objektua

Kapsulatutako edo estekatutako objektu bat txertatzen du dokumentuan. Formulak, QR kodeak, OLE objektuak edo antzekoak izan daitezke.

Forma

Azpimenu honek dokumentuan txertatu daitezkeen ohiko formak ditu, hala nola, marra, zirkulua, triangelua eta karratua, edo ikurrak, adibidez smiley aurpegia, bihotza eta lorea.

Doitze-puntua/Doitze-lerroa

Objektuak azkar lerrokatzeko erabil dezakezun doitze-puntua edo -lerroa txertatzen du (ikus baita ere gida). Doitze-puntuak eta doitze-lerroak ez dira agertzen inprimatze-irteeran.

Testu-koadroa

Testuaren noranzko horizontala duen testu-koadroa marrazten du, uneko dokumentuan arrastatzean. Nahi duzun tamainako testu-koadroa marrazten du dokumentuaren edozein lekutan, eta ondoren idatzi edo itsatsi testua. Biratutako testua lortzeko biratu testu-koadroa.

Comment

Iruzkin bat txertatzen du hautatutako testuaren, aurkezpen-diapositibaren, marrazki-orriaren edo kalkulu-orriaren uneko kurtsore-posizioaren inguruan.

Marko mugikorra

Uneko dokumentuan marko mugikor bat txertatzen du. HTML dokumentuetan marko mugikorrak beste fitxategi batzuetako edukia bistaratzeko erabiltzen dira.

Fontwork galeria

Fontwork elkarrizketa-koadroa irekitzen du, formatu-aukera arruntak erabilita sortu ezin daitekeen estilodun testua txertatu ahal izateko dokumentuan.

Hiperesteka

Hiperestekak editatzea ahalbidetzen duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Karaktere berezia

Instalatutako letra-tipoetan aurkitutako ikurren barrutitik karaktereak txertatzen uzten dio erabiltzaileari.

Formatuaren marka

Azpimenu bat irekitzen du formatu-marka bereziak (zuriune zatiezinak, marratxo bigunak eta aukerako jauziak) txertatzeko.

Diapositiba-zenbakia

Diapositiba- edo orrialde-zenbakia gehitzen du.

Eremuak

Diapositiban txerta ditzakezun eremu arruntak zerrendatzen ditu.

Goiburukoa eta orri-oina

Diapositiben eta diapositiba maisuen goiko eta beheko leku-marketako testua gehitu edo aldatzen du.

Inprimaki-kontrola

Azpimenu honek dokumentuan txertatu daitezkeen inprimaki-kontrolak ditu, hala nola, testu-koadroa, kontrol-laukia, aukera-botoia, eta zerrenda-koadroa.

Emaguzu laguntza!