Ikusi
Menu honek dokumentua pantailan nola erakusten den kontrolatzeko, erabiltzaile-interfazea aldatzeko eta alboko panelak atzitzeko komandoak ditu.
Ikuspegi normalera aldatzen da, diapositibak sortu eta editatu ditzazun.
Eskema-ikuspegira aldatzen da, diapositibak berrantolatu eta diapositiba-tituluak eta -izenburuak editatu ahal izateko.
Oharren orrialdearen ikuspegira joatzen da, eta hor diapositibentzako oharrak gehi ditzakezu. Oharrak ezkutatuta egoten dira aurkezpena egitean.
Eskuorriaren orrialdearen ikuspegia aldatzen du, non hainbat diapositiba eskala ditzakezun inprimatutako orrialde batean sar daitezen.
Diapositiben koadro txikiak bistaratzen ditu, haiek erraz antolatu ahal izateko.
Diapositiba maisuaren ikuspegira doa. Hor, diapositiba maisu bera erabiltzen duten diapositiba guztietan agertzea nahi dituzun elementuak gehi ditzakezu.
Oharren maisua bistaratzen du. Hor, oharrentzako formatu lehenetsia ezar dezakezu.
Tresna-barrak erakusteko eta ezkutatzeko azpimenu bat irekitzen du. LibreOffice komandoetara bizkor heltzeko tresna-barra batean ikonoak eta aukerak daude.
Leihoaren beheko ertzeko Egoera barra erakusten edo ezkutatzen du.
Laneko arearen goiko eta ezkerreko ertzeko erregelak bistaratu edo ezkutatzen ditu.
Erakutsi edo ezkutatu orrialde-paneladiapositiba-panela.
Sareta baten bistaratze-propietateak ezartzen ditu.
Doitze-giden bistaratze-aukerak zehazten ditu.
Objektuak mugitzeko laguntza-lerroak
Objektu bat mugitzean gidak bistaratuko diren zehazten du.
Diapositibak koloretan, gris-eskalan edo zuri-beltzean bistaratzen ditu.
Iruzkinak
Erakutsi edo ezkutatu aurkezpenaren oharpenak.
Atzeko plano maisua
Txandakatu diapositiba maisu baten atzeko planoa uneko diapositiban ikusgai egotea ala ez.
Objektu maisuak
Txandakatu diapositiba maisu baten objektuak uneko diapositiban agertzea ala ez.
Gehitu goiburuko, orri-oin, data eta diapositiba-zenbakiaren leku-markak diapositiba maisuari.
Alboko barra erabiltzaile-interfaze grafiko bertikala da, testuinguru-propietateak, estilo-kudeaketa, dokumentu-nabigazioa eta multimedia-galerien eginbideak eskaintzen dituena.
Alboko barrako 'Estiloak' panela zabaltzen du, dokumentuan aplika eta edita daitezkeen grafikoak eta aurkezpen-estiloak zerrendatzeko.
Alboko barrako 'Galeria' panela irekitzen du. Bertan irudiak eta soinu-fitxategiak aukeratu ditzakezu zure dokumentuan txertatzeko.
Nabigatzailea irekitzen du. Horren bidez, azkar joan zaitezke beste diapositiba batzuetara edo irekitako fitxategi batetik bestera.
LibreOffice(r)en pantaila-bistaratzea txikitzen edo handitzen du.