LibreOffice 24.8 laguntza
Bektore-grafikoak tamainaz alda daitezke grafikoaren kalitatea galdu gabe. LibreOffice Draw eta Impressen, bit-maparen irudiak bektore-grafiko bihur ditzakezu.
Hautatu bihurtu nahi duzun bit-maparen irudia.
Egin ekintza hauetako bat:
LibreOffice Draw aplikazioan, aukeratu Forma - Bihurtu - Poligono.
LibreOffice Impressen, egin klik eskuineko botoiaz objektuan eta aukeratu Bihurtu - Poligono.
Ezarri irudiarentzako bihurketa-aukerak eta sakatu Ados. Ikus Bihurtu poligono bihurketa-aukeren deskribapena ikusteko.