Testu-karaktereak marrazki-objektu bihurtzea

Testu-karaktereak kurba bihur ditzakezu, eta kurba horiek marrazki-objektuak bezala editatu eta tamainaz alda ditzakezu. Testua marrazki-objektu bihurtutakoan, ezin duzu testuaren edukia editatu.

Testua marrazki-objektu bihurtzeko:

  1. Hautatu bihurtu nahi duzun testua eta egin ekintza hauetako bat:

    LibreOffice Drawen, aukeratu Forma - Bihurtu - Kurba.

    LibreOffice Impressen, egin klik eskuineko botoiaz testu-objektuaren ertzean eta aukeratu Bihurtu - Kurba .

  2. Testuak karaktere bat baino gehiago baditu, bihurtutako testua taldekatutako objektu bihurtuko da. Egin klik bikoitza taldean objektu indibidualak editatzeko. Sakatu Ihes amaitzeko.

  3. Orain, egin klik Marrazkia barrako Puntuak ikonoan. Egin klik objektuan. Objektuaren Bézier-en puntu guztiak ikusiko dituzu. Editatu puntuak barran, hainbat ikono aurkituko dituzu puntuak editatzeko, txertatzeko eta ezabatzeko.

Emaguzu laguntza!