Kalkulu-orriak diapositibetan sartzea

Hainbat metodo erabil ditzakezu kalkulu-orrietako gelaxkak Impresseko diapositibetan edo Draw aplikazioko orrietan txertatzeko:

  1. Txertatu jatorrizko taula bat; datuak gelaxketan sartu behar dituzu, eta, gero, formatu dotorea aplikatu zereginen paneleko 'Taula-diseinua' sekzioa erabiliz.

  2. Txertatu taula berri bat OLE objektu gisa, edo txertatu lehendik dagoen fitxategi bat OLE objektu gisa; horretarako, fitxategi baterako esteka kalkulu-orri baten fitxategi batean gordetako azken datuetarako esteka aktiboa dela zehaztu dezakezu.

Jatorriko taula txertatzea

  1. Joan taula txertatu nahi duzun Impresseko diapositibara edo Draweko orrira.

  2. Aukeratu Txertatu - Taula edo erabili 'Taula' ikonoa 'Estandarra' tresna-barran, taula bat txertatzeko.

  3. Egin klik bikoitza taulan, eta sartu edo itsatsi datuak gelaxketan.

  4. Hautatu gelaxken edukia eta egin klik eskuineko botoiaz gainean, laster-menua irekitzeko. Aukeratu komandoak gelaxken edukia aldatzeko, adibidez, letra-tipoaren tamaina eta lerroartea.

  5. Egin klik eskuineko botoiarekin taularen ertzean laster-menua irekitzeko. Erabili taularen laster-menua taularen izena eta deskribapena sartzeko, errenkadak edo zutabeak modu uniformean banatzeko, edo beste komando batzuk hautatzeko.

  6. Hautatu gelaxka batzuk eta egin klik eskuineko botoiaz laster-menuan; beste komando batzuez gain, errenkadak eta zutabeak txertatu edo ezabatzeko komandoak daude han.

    Gelaxka-area angeluzuzen bat hautatzeko, seinalatu laukizuzenaren ertz bateko gelaxka, eduki sakatuta saguaren botoia, eta arrastatu sagua laukizuzenaren aurkako ertzera; ondoren, askatu saguaren botoia.

    Gelaxka bat hautatzeko, seinalatu gelaxka hori, eduki sakatuta saguaren botoia, arrastatu sagua hurrengo gelaxkara eta atzera lehengo gelaxkara, eta, gero, askatu saguaren botoia.

Kalkulu-orri berria OLE objektu gisa txertatzea

LibreOffice Calc kalkulu-orri zuri bat OLE objektu gisa gehi dezakezu diapositiban.

  1. Joan kalkulu-orria sartu nahi duzun diapositibara.

  2. Aukeratu Txertatu - OLE objektua - OLE objektua. Egin klik Sortu berria aukeran eta hautatu LibreOffice kalkulu-orria. Sakatu 'Ados' kalkulu-orrian, datuak sartzeko.

  3. Egin klik kalkulu-orritik kanpo diapositiba ikusteko.

Kalkulu-orriari tamaina aldatzeko gelaxken tamaina aldatu gabe, egin klik bikoitza kalkulu-orrian, eta gero, arrastatu izkinako heldulekua. Kalkulu-orriko gelaxken tamaina aldatzeko, egin klik kalkulu-orrian eta arrastatu izkinako heldulekua.

Kalkulu-orria fitxategitik txertatzea

Lehendik dagoen kalkulu-orria sartzen baduzu diapositiban, jatorrizko kalkulu-orriaren fitxategian egindako aldaketak ez dira eguneratuko diapositiban. Hala ere, diapositibako kalkulu-orrian aldaketak egin ditzakezu.

  1. Joan kalkulu-orria sartu nahi duzun diapositibara.

  2. Aukeratu Txertatu - OLE objektua - OLE objektua.

  3. Hautatu Sortu fitxategitik, eta sakatu Bilatu.

  4. Lokalizatu txertatu nahi duzun fitxategia eta sakatu Ados.

    Gaitu Estekatu fitxategiari kontrol-laukia fitxategia esteka aktibo gisa sartzeko.

note

Kalkulu-orri osoa txertatuko da diapositiban. Bistaratutako orria aldatu nahi baduzu, egin klik bikoitza kalkulu-orrian, eta hautatu beste orri bat.


Emaguzu laguntza!