Diapositiba-aurkezpen bat erakustea

Diapositiba-aurkezpen bat hasteko era bat baino gehiago daude. Diapositiba-aurkezpen bat exekutatzen ari denean, kontrola zureganatzeko teklak edo saguaren botoiak saka ditzakezu.

Lehenespenez, lehen diapositibarekin hasten da beti aurkezpena. Eskuz pasako dituzu diapositibak, azkenekora heldu arte. Ezarpen hauek alda ditzakezu.

Diapositiba-aurkezpena exekutatzea

tip

Sakatu Esc diapositiba-aurkezpena abortatzeko hura amaitu baino lehen.


Beste tekla asko ere badituzu erabilgarri diapositba-aurkezpenak kontrolatzeko. Gainera, eskuineko botoiarekin klik eginez gero, laster-menu bat irekiko da komando erabilgarriak eskainiz.

Diapositiba-aurkezpen automatiko bat erakustea (kiosko modua)

Automatikoki aldatzea nahi baduzu hurrengo diapositibara, diapositiba-trantsizio bat esleitu behar diozu diapositiba bakoitzari.

  1. Ireki Diapositiba-trantsizioa alboko barrako panela.

  2. Hurrengo diapositiba arean, egin klik Ondoren aukeran eta hautatu denbora jakin bat.

  3. Egin klik Aplikatu trantsizioa diapositiba guztiei aukeran.

tip

Denbora desberdin bat eslei diezaiokezu diapositiba bakoitzari hurrengo diapositibara pasatzeko. Aurkezpen kronometratuak eginbidea erabil dezakezu denbora egokiak aukeratzen laguntzeko.


Lehen diapositibara joateko diapositiba guztiak erakutsi ondoren, diapositiba-aurkezpena automatikoki errepikatzeko konfiguratu behar duzu.

  1. Aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Diapositiba-aurkezpenaren ezarpenak.

  2. Aurkezpen modua arean, aukeratu Begizta eta errepikatu honen ondoren: eta ezarri aurkezpenen arteko pausaldiaren iraupena.

Diapositiba-aurkezpena fitxategi batetik exekutatzea

LibreOffice komando-lerrotik abiaraz dezakezu, ondoren -show parametroa eta Impress fitxategi-izen bat zehaztuta. Adibidez, fitxategi-izena.odp fitxategia komando-lerrotik abiarazteko, idatzi komando hau:

soffice -show filename.odp

Hor suposatzen da soffice zure sistemako programaren bide-izenean dagoela, eta fitxategi-izena.odp uneko direktorioan dagoela.

Emaguzu laguntza!