Diapositiba aldaketen aurkezpen kronometratua

LibreOffice aplikazioak diapositibak automatikoki aldatzeko aurkezpen kronometratuak definitzen laguntzen dizu.

Prestatu diapositibak, hasi aurkezpena ikono berezia erabiliz, esan zure entzule irudikariei lehen diapositibari buruz esan nahi duzuna, ondoren joan hurrengo diapositibara, eta horrela hurrenez hurren. LibreOffice aplikazioak diapositiba bakoitzaren bistaratze-denbora grabatzen du, horrela, aurkezpena diapositibak automatikoki aldatuz erreproduzitzean, denbora grabatutako bera izango da.

Aurkezpen kronometratua grabatzeko

  1. Ireki aurkezpena eta joan Diapositiba-sailkatzailea ikuspegira.

  2. Hasi aurkezpena diapositiba-ikuspegiaren barrako Aurkezpen kronometratua ikonoaren bidez Ikonoa. Aurrena diapositiba ikusiko duzu eta gero kronometroa beheko ertzean.

  3. Hurrengo diapositibara joateko ordua denean, sakatu kronometroa. Diapositiba horrentzat ezarpen lehenetsia mantentzeko, egin klik diapositiban, eta ez kronometroan. Jarraitu aurkezpeneko diapositiba guztiekin.

  4. LibreOffice aplikazioak diapositiba bakoitzaren bistaratze-denbora grabatzen du. Gorde aurkezpena.

  5. Aurkezpen osoa automatikoki errepikatzea nahi baduzu, ireki Diapositiba-aurkezpena - Diapositiba-aurkezpenaren ezarpenak menua. Sakatu Begizta eta errepikatu honen ondoren eta Ados.

Emaguzu laguntza!