Aurkezpenak inprimatzea

Inprimagailuaren ezarpen lehenetsiak

  1. LibreOffice Impresseko inprimatze-aukera lehenetsiak ezartzeko, aukeratu - LibreOffice Impress - Inprimatu.

Inprimagailuaren aukerak ezartzea uneko aurkezpenerako

  1. Aukeratu Fitxategia - Inprimatu.

  2. Egin klik LibreOffice Impress edo Aukerak fitxan eta hautatu inprimagailuaren aukerak.

    Ezarpen horiek - LibreOffice Impress - Inprimatu ataleko inprimatze-aukera lehenetsiak gainidazten dituzte, baina uneko inprimatze-lanerako soilik.

Eskuorrien orrialde-diseinua aukeratzea

  1. Aukeratu Fitxategia - Inprimatu.

  2. Inprimatu elkarrizketa-koadroko Orokorra fitxan, hautatu "Eskuorriak" sarrera 'Dokumentua' zerrenda-koadroan.

  3. Hautatu paper-orri bakoitzeko zenbat diapositiba inprimatzea nahi duzun.

Eskuorriak inprimatzeko aukerak definitzea

  1. Egin klik 'Eskuorria' fitxan.

  2. Goiburukoa eta orri-oina elkarrizketa-koadroa irekitzeko, aukeratu Txertatu - Orrialde-zenbakia

  3. Prospektuen goiburukoetako eta orri-oinetako testua sartzeko, egin klik Oharrak eta eskuorriak aukeran.

    Elkarrizketa-koadroan lau area ikusiko dituzu, kontrol lauki hauekin: 'Goiburukoa', 'Data eta ordua', 'Orri-oina' eta 'Orrialde-zenbakia'. Lau area horiek eskuorrien ikuspegi maisuko ertzetako lau areei dagozkie.

  4. Sartu goiburukoaren, orri-oinaren eta dataren testua. Eskuorrien orrialdeak zenbakitu nahi badituzu, markatu Orrialde-zenbakia laukia. Goiburuko testua inprimatzea nahi baduzu, egiaztatu Goiburukoa kontrol-laukia gaituta dagoela.

  5. Egin klik Aplikatu guztiei aukeran.

    Pantailako eskuorrien ikuspegi maisuko eremuak ez dira eguneratzen, baina zuk sartutako testua inprimatu egingo da.

Eskuorriak edo oharrak inprimatzea

  1. Aukeratu Fitxategia - Inprimatu.

  2. Egin klik dokumentuan zerrenda-koadroan eta hautatu inprimatu beharreko eduki mota.

  3. Hautatu Eskuorriak edo Oharrak, eta hautatu paper-orrialde bakoitzean zenbat diapositiba inprimatuko den.

tip

Inprimatutako orrietan diapositibak beste modu batean agertzea nahi baduzu, erabili sagua 'Eskuorria' ikuspegian diapositibak lekuz aldatzen joateko.


Diapositiba-barruti bat inprimatzea

  1. Aukeratu Ikusi - Diapositiba-sailkatzailea

  2. ⇧ tekla sakatuta duzula, egin klik inprimatu nahi duzun diapositiba-barrutian.

  3. Aukeratu Fitxategia - Inprimatu.

  4. Barrutia eta kopiak arean, egin klik DIapositibak-en.

  5. Sartu inprimatu nahi dituzun diapositiben zenbakiak, eta sakatu Ados.

Emaguzu laguntza!