LibreOffice 24.8 laguntza
Inprimatzean diapositibaren tamaina murriztu dezakezu diapositiba inprimatutako orrialdeari doitzeko.
Ireki inprimatu nahi duzun dokumentua.
Ikuspegi normalean, aukeratu Diapositiba - Propietateak, eta egin klik Orrialdea fitxan.
Diseinu-ezarpenak arean, hautatu Doitu objektua paper-formatuari kontrol-laukia.
Paper-formatua arean, hautatu Formatua.
Sakatu Ados. Diapositibari tamaina aldatzen zaio inprimatutako orrialdeari doitzeko, eta diapositibako objektuen kokaleku erlatiboak mantendu egiten dira.