Aurkezle-kontsola erabiltzea

Aurkezle-kontsolak kanpoko pantaila batean (proiektorean edo telebista handi batean) bistaratzen du diapositiba-aurkezpena, aurkezpenaren kontrolak ordenagailuko pantailan erakusten diren bitartean.

Aurkezle-kontsolak kontrol gehiago ematen du diapositiba-aurkezpenen gainean, ikuspegi desberdina eskaintzen baitu ordenagailuan eta ikusleek ikusten duten pantailan. Ordenagailuan agertzen den bistak uneko diapositiba, hurrengo diapositiba, aukeran diapositiba-oharrak eta aurkezpenerako kronometro bat erakusten ditu.

note

Aurkezle-kontsolak pantaila anitz onartzen dituen sistema eragileetan soilik funtzionatzen du, eta bi pantaila konektatuta daudenean soilik (bat ordenagailuaren pantaila izan daiteke).


Aurkezle-kontsola aktibatzea

Aurkezle-kontsola gaitzeko:

Impressen aukera orokorren elkarrizketa-koadroa

Aurkezle-kontsola aktibatzeko:

Aurkezle-kontsolaren kontrolak

Aurkezle-kontsolaren kontrolak

Aurkezle-kontsolaren teklatu-lasterbideak

Diapositiba aurkezpena aurkezle-kontsolaren bidez exekutatzean, hurrengo teklak erabili ditzakezu:

Ekintza

Tekla edo teklak

Hurrengo diapositiba, edo hurrengo efektua

Ezkerreko klika, eskuinerako gezia, beherako gezia, zuriune-barra, orrialdea behera, enter, 'N'

Aurreko diapositiba edo aurreko efektua

Eskuineko klika, ezkerrerako gezia, gorako gezia, orrialdea gora, atzera, 'P'

Lehen diapositiba

Hasiera

Azken diapositiba

Amaiera

Aurreko diapositiba efekturik gabe

Alt+Page Up

Hurrengo diapositiba efekturik gabe

Alt+Page Down

Pantaila beltzera eraman/beltzetik ekarri

'B', '.'

Pantaila zurira eraman/zuritik ekarri

'W', ','

Amaitu diapositiba-aurkezpena

Esc, '-'

Joan diapositiba-zenbaki honetara:

Zenbakia eta Enter

Handitu/txikitu oharren letra-tamaina

'G', 'S'

Korritu oharrak gora/behera

'A', 'Z'

Mugitu kurtsorea aurrera/atzera oharren ikuspegian

'H', 'L'

Erakutsi aurkezle-kontsola

Ctrl-'1'

Erakutsi aurkezpen-oharrak

Ctrl-'2'

Erakutsi diapositiben ikuspegi orokorra

Ctrl-'3'


Aurkezle-kontsolaren moduak

Modu normala

Modu normalean, uneko diapositiba ordenagailu-pantailako ezkerrean erakusten da eta hurrengo diapositiba eskuinean.

Aurkezle-kontsolaren modu normala

Oharren modua

Oharren moduan, uneko diapositiba ezkerrean bistaratzen da, diapositiba-oharrak eskuinean eta hurrengo diapositiba uneko diapositibaren azpian.

Oharren modua

Diapositiba-sailkatzailearen modua

Diapositiba-sailkatzailearen moduan, diapositiba guztiak bistaratzen dira ordenagailu-pantailan, eta hautatutako diapositiba aurkezpen-ordenatik kanpo bistaratzea ahalbidetzen du.

Diapositiba-antolatzailearen modua

Emaguzu laguntza!