Kolore, gradiente eta itzaleztaduren zerrendak kargatzea

Zerrendak erabil ditzakezu koloreak, gradienteak edo itzaleztadura-ereduak antolatzeko. LibreOffice aplikazioak hainbat zerrenda eskaintzen ditu, eta horiek dokumentuan kargatu eta erabil ditzakezu. Nahi baduzu, elementuak zerrendan gehitu edo handik ken ditzakezu, eta zerrenda pertsonalizatuak ere sor ditzakezu.

Kolore-zerrenda kargatzeko:

  1. Aukeratu Formatua - Area eta egin klik Koloreak fitxan.

  2. Egin klik Kargatu kolore-zerrenda botoian.

  3. Lokalizatu kargatu nahi duzun kolore-zerrenda eta sakatu Ireki. Kolore-zerrendaren fitxategiak formatu hau du: [filename].soc.

Kolore-zerrenda gordetzeko, egin klik Gorde kolore-zerrenda botoian, idatzi fitxategi-izena eta sakatu Gorde.

CMYK zerrenda inprimatze-koloretarako optimizatuta dago. Web eta HTML zerrendetako koloreak 256 koloretako bereizmena darabilten pantailetarako optimizatuta daude. LibreOffice eta Tango kolore ofizialak libreoffice.soc eta tango.soc paletetan daude.

Gradiente-zerrenda kargatzeko:

  1. Aukeratu Formatua - Area eta egin klik Gradienteak fitxan.

  2. Egin klik Kargatu gradiente-zerrenda botoian.

  3. Lokalizatu kargatu nahi duzun gradiente-zerrenda eta sakatu Ireki. Gradiente-zerrendaren fitxategiak formatu hau du: [filename].sog.

Gradiente-zerrenda gordetzeko, egin klik Gorde gradiente-zerrenda botoian, idatzi fitxategi-izena eta sakatu Gorde.

Itzaleztaduren zerrenda kargatzeko:

  1. Aukeratu Formatua - Area eta egin klik Itzaleztadura fitxan.

  2. Egin klik Kargatu itzaleztaduren zerrenda botoian.

  3. Lokalizatu kargatu nahi duzun itzaleztaduren zerrenda eta sakatu Ireki. Itzaleztaduren zerrendaren fitxategiak formatu hau du: [filename].soh.

Itzaleztaduren zerrenda gordetzeko, egin klik Gorde itzaleztaduren zerrenda botoian, idatzi fitxategi-izena eta sakatu Gorde.

Formatua - Area

Marra- eta gezi-estiloak kargatzea

Emaguzu laguntza!