LibreOffice 24.8 laguntza
Beste aurkezpen bateko diapositibak uneko aurkezpenean txerta ditzakezu. Diapositibak aurkezpenen artean kopiatu eta itsatsi ere egin ditzakezu.
Ireki aurkezpena, eta aukeratu Ikusi - Normala.
Aukeratu .
Lokalizatu txertatu nahi duzun diapositiba duen aurkezpen-fitxategia eta sakatu Txertatu.
Egin klik aurkezpen-fitxategiaren ikonoaren ondoko plus ikurrean eta hautatu txertatu nahi duzun diapositiba.
Sakatu Ados.
Ireki diapositibak kopiatu eta itsasteko erabili nahi dituzun aurkezpenak.
Kopiatu nahi duzun fitxategia duen aurkezpenean, aukeratu Ikusi - Diapositiba-sailkatzailea.
Hautatu diapositiba(k), eta aukeratu Editatu - Kopiatu.
Joan diapositiba itsatsi nahi duzun aurkezpenera eta aukeratu Ikusi - Normala.
Hautatu kopiatutako diapositibaren atzetik egotea nahi duzun diapositiba eta aukeratu Editatu - Itsatsi.