Kurbak editatzea

Marra kurbatuaren segmentua bi datu-puntuz (amaiera-puntuak) eta bi kontrol-puntuz (heldulekuak) osatuta dago. Kontrol-marrak kontrol-puntua datu-puntuarekin konektatzen du. Kurbaren forma alda dezakezu. Horretarako, bihurtu datu-puntua beste forma bat, edo arrastatu kontrol-puntuak beste kokaleku batera.

Marraren propietateak ere alda ditzakezu. Horretarako, hautatu marra eta aukeratu Formatua - Marra.

Ikonoa

Marra kurbatu baten datu-puntuak eta kontrol-puntuak ikusteko, hautatu marra eta egin klik Marrazkia barrako Puntuak ikonoan. Datu-puntuak laukien bidez eta kontrol-puntuak zirkuluen bidez irudikatzen dira. Kontrol-puntuak datu-puntua gainjar dezake.

Marra kurbatuaren segmentua doitzeko:

  1. Hautatu marra kurbatua, eta egin klik Marrazkia barrako Puntuak ikonoan.

  2. Egin ekintza hauetako bat:

Marra kurbatua zatitzeko:

Hiru datu-puntu edo gehiago dituen marra kurbatua bakarrik zatitu dezakezu.

  1. Hautatu marra kurbatua, eta egin klik Marrazkia barrako Puntuak ikonoan.

  2. Hautatu datu-puntu bat, eta egin klik Editatu puntuak barrako Zatitu kurba ikonoan.

Forma itxia sortzeko:

  1. Hautatu marra kurbatua, eta egin klik Marrazkia barrako Puntuak ikonoan.

  2. Editatu puntuak barran, egin klik Itxi BĂ©zier ikonoan.

Datu-puntua marra kurbatu bihurtzeko:

  1. Hautatu marra kurbatua, eta egin klik Marrazkia barrako Puntuak ikonoan.

  2. Egin klik bihurtu nahi duzun datu-puntuan, eta egin ekintza hauetako bat:

Datu-puntua gehitzeko:

  1. Hautatu marra kurbatua, eta egin klik Marrazkia barrako Puntuak ikonoan.

  2. Editatu puntuak barran, egin klik Txertatu puntuak ikonoan.

  3. Egin klik puntua gehitu nahi duzun lekuan, eta arrastatu distantzia txikiz.

Iradokizun-ikonoa

Datu-puntu batek ez badu kontrol-punturik, hautatu datu-puntua eta egin klik Editatu puntuak barrako Bihurtu kurba ikonoan.


Datu-puntuak ezabatzeko:

  1. Hautatu marra kurbatua, eta egin klik Marrazkia barrako Puntuak ikonoan.

  2. Egin klik ezabatu nahi duzun puntuan.

  3. Editatu puntuak barran, egin klik Ezabatu puntuak ikonoan.

Emaguzu laguntza!