Kurbak marraztea

Kurba Ikonoa ikonoak, Marrazkia tresna-barran dagoenak, Bézier kurbak marrazteko tresna-barra bat irekitzen du. Bézier kurbak hasiera-puntu batekin eta amaiera-puntu batekin definitzen dira, eta puntu horiei "aingura" esaten zaie. Bézier kurba baten kurbadura-maila kontrol-puntuek ("heldulekuek") definitzen dute. Kontrol-puntu bat lekuz aldatzen bada, Bézier kurbaren forma aldatzen da.

Ohar-ikonoa

Kontrol-puntuak "Editatu puntuak" moduan bakarrik egoten dira ikusgai. Kontrol-puntuak zirkuluekin adierazten dira; aingura-puntuak, aldiz, laukiekin. Hasiera-puntua zertxobait handiagoa izaten da gainerako aingura-puntuak baino.


Bézier kurben segmentuak eta marra zuzenen segmentuak elkartu daitezke Bézier kurba konplexuagoak osatzeko. Hiru trantsizio desberdin aplika daitezke elkarren ondoko segmentuak elkartzeko.

Nola erabili Kurba tresna

  1. Marrazkien tresna-barran, ireki Kurbak tresna-barraIkonoa, eta hautatu KurbaIkonoa tresna.

  2. Egin klik kurba hastea nahi duzun lekuan, eta arrastatu kurba joatea nahi duzun norabidean. Kontrol-marrak adieraziko du norabidea.

    Norabidea 45 graduko sareetara mugatzeko, mantendu sakatuta ⇧ tekla.

  3. Askatu sagua lehen kontrol-puntua kokatu nahi duzun lekuan.

  4. Eraman erakuslea kurba-segmentua amaitzea nahi duzun lekura. Kurbak erakusleari jarraitzen dio.

  5. Egin ekintza hauetako bat:

Nola erabili Forma Libreko Marraren tresna

  1. Marrazkien tresna-barran, ireki Kurbak tresna-barra Ikonoa eta hautatu Forma libreko marraIkonoa tresna.

  2. Egin klik kurba hastea nahi duzun lekuan, eta mantendu sakatuta saguaren botoia.

  3. Marraztu forma libreko marra arkatz batekin egingo bazenu bezala.

  4. Marra amaitzeko, askatu saguaren botoia.

Emaguzu laguntza!