Laster-teklak erabiltzea LibreOffice Impressen

Ohar-ikonoa

Laster-tekla batzuk mahaigaineko sistemari eslei dakizkioke. Mahaigaineko sistemari esleitutako teklak ez dira erabilgarri egongo LibreOffice(e)n. Saia zaitez tekla desberdinak esleitzen LibreOffice(e)n, Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua aukerarekin, edo mahaigaineko sisteman.


Teklatua erabil dezakezu LibreOffice Impresseko komandoak eskuratzeko eta laneko arean nabigatzeko. LibreOffice Impressek LibreOffice Draw aplikazioko laster-tekla berdinak erabiltzen ditu marrazki-objektuak sortzeko.

Leku-markak hautatzea

LibreOffice Impressen diseinu automatikoek leku-markak erabiltzen dituzte diapositibaren izenbururako, testurako eta beste objektu batzuetarako. Leku-marka bat hautatzeko, sakatu +⏎. Hurrengo leku-markara joateko, sakatu +⏎ berriro.

note

+⏎ sakatzen bada azken leku-markara iritsi ondoren, diapositiba berria txertatuko da uneko diapositibaren ondoren. Diapositiba berriak uneko diapositibaren diseinu bera izango du.


Marrazki-objektuak sortzeko eta editatzeko

  1. Sakatu F6 Marrazketa barran nabigatzeko.

  2. Sakatu Eskuin-gezia marrazketa-tresna baten tresna-barrako ikonora iritsi arte.

  3. Ikonoaren ondoan gezi bat badago, marrazketa-tresnak azpi tresna-barra bat irekiko du. Sakatu Gora edo Behera gezia azpi tresna-barra irekitzeko, eta gero, sakatu Eskuin- edo Ezker-tekla ikonoa hautatzeko.

  4. Sakatu +⏎.

    Objektua uneko dokumentuaren erdian sortuko da.

  5. Dokumentura itzultzeko, sakatu +F6.

    Objektuak nahi duzun lekuan kokatzeko, gezi-teklak erabil ditzakezu. Objektuarentzako komando bat aukeratzeko laster-menutik, sakatu ⇧+F10.

Objektuak hautatzeko

  1. Sakatu +F6 dokumentura sartzeko.

  2. Sakatu Tabulazioa hautatu nahi duzun objektura iristeko.

Diapositiba-aurkezpenean

Diapositiba-aurkezpen bati hasiera emateko

Diapositiba-aurkezpen bat hasieratik hasteko, sakatu F5.

Diapositiba-aurkezpen bat uneko diapositiban hasteko, sakatu ⇧+F5.

Joan hurrengo diapositibara edo hurrengo animazio-efektura

Zuriune-barra

Joan hurrengo diapositibara objektuen animazio-efekturik erreproduzitu gabe

+PageDown

Itzuli aurreko diapositibara

+PageUp

Joan diapositiba jakin batera

Idatzi diapositibaren orrialde-zenbakia eta sakatu .

Gelditu diapositiba-aurkezpena

Esc edo -.

Diapositiba-sailkatzailea

Diapositiba-sailkatzailera joandakoan, sakatu Sartu fokua teklatutik laneko areara pasatzeko. Bestela, sakatu F6 laneko areara nabigatzeko, eta orduan, sakatu .

Diapositibak hautatzea eta desautatzea

Erabili gezi-teklak hautatu nahi duzun diapositibara nabigatzeko, eta sakatu Zuriune-barra. Hautapenari gehitzeko, erabili gezi-teklak gehitu nahi duzun diapositibara nabigatzeko, eta sakatu berriro Zuriune-barra. Diapositiba bat desautatzeko, nabigatu diapositibara eta sakatu Zuriune-barra.

Diapositibak kopiatzea:

  1. Erabili gezi-teklak kopiatu nahi den diapositibara joateko, eta ondoren sakatu +C.

  2. Joan kopiatutako diapositiba itsatsi nahi den diapositibara, eta ondoren sakatu +V.

Diapositibak lekuz aldatzea:

  1. Erabili gezi-teklak lekuz aldatu nahi den diapositibara joateko, eta ondoren sakatu +X.

  2. Kokatu kurtsorea diapositiba kokatu nahi den tokian, eta sakatu +V.

  3. Hautatu uneko diapositibaren aurretik edo ondoren, eta sakatu Ados.

Emaguzu laguntza!