LibreOffice 7.1 laguntza
Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuak sor ditzakezu ikusleen beharretara egokitzeko uneko aurkezpenean diapositibak erabiliz.
Aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuak.
Sakatu Berria eta idatzi diapositiba-aurkezpenaren izena Izena koadroan.
Lehendik dauden diapositibak zerrendan, hautatu diapositiba-aurkezpenean gehitu nahi dituzun diapositibak, eta egin klik >> botoian. Sakatu Shift diapositiba-barruti bat hautatzeko edo Ctrl hainbat diapositiba hautatzeko.
Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuan diapositiben ordena alda dezakezu. Horretarako, arrastatu eta jaregin diapositibak Hautatutako diapositibak zerrendan.
Aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua
Hautatu hasi nahi duzun aurkezpena zerrendan.
Sakatu Hasi.
Hautatutako diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua Aurkezpena tresna-barrako Diapositiba-aurkezpena ikonoan klik egitean edo F5 sakatzean hastea nahi baduzu, hautatu Erabili diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua.
Aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Impress - Orokorra
Hasi aurkezpena arean, hautatu Beti uneko orrialdearekin kontrol-laukia.
Ez hautatu aukera hori, diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua exekutatu nahi baduzu.
Uneko diapositiba ezkutatzeko, sakatu 'Ezkutatu diapositiba' botoia.
Aukeratu Ikusi - Diapositiba-sailkatzailea, eta hautatu ezkutatu nahi duzun diapositiba.
Aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Erakutsi/ezkutatu diapositiba.
Diapositiba ez da kentzen dokumentutik.
Aukeratu Ikusi - Diapositiba-sailkatzailea, eta hautatu erakustea nahi duzun ezkutuko diapositiba.
Aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Erakutsi/ezkutatu diapositiba.