Diapositiba-aurkezpenaren urruneko kontrola – Impress Remote erabiltzaile-gida

LibreOffice Impress Remote kode irekiko aplikazio bat da, Android eta iOS sistema eragileetarako eskuragarri dagoena eta LibreOffice Impress diapositiba-aurkezpenak gailu mugikor batetik kontrolatzea ahalbidetzen duena.

Impress Remote ikonoa

Impress Remote aplikazioak diapositiben koadro txikiak bistaratzen ditu gailuaren pantailan, azpian oharrak dituela. Kolpatu pantaila hatzarekin aurkezpenean aurrera edo atzera egiteko. Diapositiben mosaiko bat ere bistaratu dezakezu, nahi duzun diapositibara jauzi egin eta aurkezpenaren dinamika hobetzeko.

LibreOffice Impress aurkezpena exekutatzen ari den ordenagailuaren eta gailu mugikorraren arteko konexioa Bluetooth bidez edo sareko lotura baten bidez egiten da.

Impress Remote eginbideak

Impress Remote oso aplikazio erabilgarria da zure diapositiba-aurkezpenak ordenagailutik aldenduta kontrolatu nahi badituzu, eta aurkezpena egin bitartean gelan ibiltzea ahalbidetzen dizu. Honako ezaugarri nagusiak ditu:

Eskakizunak:

Ordenagailua:

Gailu mugikorra:

Impress Remote zure gailu mugikorrean deskargatu eta instalatzea

Deskargatu Impress Remote aplikazioa Google Play Store edo Apple Store biltegitik "Impress Remote" bilatuta bilaketa-kutxan. Ziurtatu emaitza 'Impress Remote from The Document Foundation (TDF)' dela. Instalatu Impress Remote gailu mugikorrean beste edozein aplikazio instalatuko zenukeen bezala.

Impress Remote ezarpenak

Impress Remote gailu mugikorrean eta 'Ordenagailua' atalean gaituta dagoenean, sartu ezarpenetara pantailaren eskuineko izkinan hatzarekin sakatuta. Honako ezarpenak daude:

Ordenagailua gailu mugikorrera konektatzea

Gaitu Bluetooth konektagarritasuna gailuan eta ordenagailuan, eta parekatu biak. Begiratu zure gailuaren eta zure ordenagailuko sistema eragilearen argibideen eskuliburuak Bluetooth nola gaitu behar den, Bluetooth identifikatzailea nola konfiguratu behar den eta gailuak nola parekatu behar diren jakiteko. Parekatzea ezarrita dagoenean, gailu mugikorra prest egongo da aurkezpena kontrolatzeko.

Bestela, sare baten bidez (wifi bidez ere bai) konektatu daiteke. Kasu horretan, ordenagailuak eta gailuak sare berarekin konektatuta egon behar dute.

Impress Remote kontrola gaitzea LibreOffice Impress aplikazioan

Impress diapositiba-aurkezpena exekutatzeko, Impress gailu mugikorraren bidez kontrolatua izan dadin utzi behar da. Jarraitu honako urratsak:

  1. Ireki LibreOffice Impress.

  2. Joan Tresnak – Aukerak – LibreOffice Impress – Orokorra aukerara. Beheko irudian ageri den pantaila ikusiko duzu.

  3. Aurkezpenaren aukeretan, hautatu Gaitu urruneko kontrola kontrol-laukia eta sakatu Ados.

Itxi LibreOffice Impress eta berrabiarazi.

Impressen aukera orokorren elkarrizketa-koadroa

Diapositiba-aurkezpena kontrolatzea:

tip

Desgaitu pantaila-babeslea eta pantaila-blokeoa gailu mugikorretik, goian adierazitako moduan, diapositiba-aurkezpen bat exekutatu baino lehen. Ziurtatu gailu mugikorrak aski energia duela aurkezpenak iraungo duen denbora-tarterako, pantaila uneoro piztuta egongo dela kontuan hartuta.


  1. Ziurtatu gailua eta ordenagailua parekatuta daudela Bluetooth bidez edo sareko konexio baten bidez.

  2. Ireki LibreOffice Impress aplikazioan erakutsi nahi duzun aurkezpena.

  3. Ireki Impress Remote aplikazioa gailu mugikorrean eta hautatu ordenagailuaren Bluetooth IDa.

  4. Ordenagailuaren izenean klik egin ondoren, aurkezpen-diapositibak automatikoki kargatuko dira Impress Remote aplikazioan, oharren atala bistan dagoela.

  5. Arrastatu zure hatza ezkerrera edo eskuinera, pantaila mugikorrean, diapositibak aldatzeko. Diapositiba-oharrak pantaila mugikorraren beheko aldean daude.

  6. Aukeran, ezarri diapositiba bakoitzaren bistaratze-denbora definituko duen kronometroa aplikazio mugikorretik.

  7. Diapositiba batetik bestera joateko beste modu bat gailu mugikorraren bolumen-teklak erabiltzea da. Hori gaitzeko, ireki Impress Remote aplikazioaren ezarpenak eta gaitu bolumen-teklen ekintzak.

Impress Remote aplikazioaren zenbait pantaila-argazki:

Impress Remote: erakutsitako hasierako koadro txikia

Ordezko modua: diapositiben koadro txiki guztiak hautapen zuzenerako edo jauzi egiteko. Uneko diapositibak hautapen-kurtsore gorria du

Emaguzu laguntza!