LibreOffice 24.8 laguntza
Impress eta Draw aplikazioetan, bi forma lotu daitezke konektore deritzen marren bidez. Formen arteko konektore bat marrazten denean, konektorea forma bakoitzaren kolatze-puntu bati erantsiko zaio. Forma bakoitzak zenbait kolatze-puntu lehenetsi ditu, eta puntu lehenetsi horien kokapena forma motaren araberakoa da. Kolatze-puntu pertsonalizatuak ere gehitu daitezke, eta konektoreak kolatze-puntu pertsonalizatuei erantsi.
Elementu guztietako kolatze-puntuak ikusgai egon daitezen, egin honakoetako bat:
Click the Gluepoints icon on the toolbar; or
Choose
.Click the Insert Gluepoint icon on the toolbar.
Hautatu, diapositiban, kolatze-puntua gehitu nahi diozun elementua.
Egin klik kolatze-puntu berria gehitu nahi duzun formaren barruan.
Forma beteta badago, formaren barruko edozein tokitan egin daiteke klik. Forma bete gabe badago, ertzean egin daiteke klik kolatze-puntu bat txertatzeko. Hura txertatu ondoren, kolatze-puntua formaren barruko beste kokagune batera arrastatu daiteke.
Txertatu kolatze-puntua ikonoaren alboan dauden lau ikonoekin, kolatze-puntu horretan konektore bati utziko zaizkion norabideak aukeratzen dira. Norabide bat edo gehiago aukeratu daitezke kolatze-puntu bakoitzean.
Kolatze-puntuaren kokagune erlatiboa ikonoa aktibatuta badago, kolatze-puntua mugitu egingo da objektuaren tamaina aldatzen denean, objektuaren ertzekiko duen kokagunea mantentzeko.
Kolatze-puntuaren kokagune erlatiboa ikonoa aktibo ez badago, haren alboko ikonoak ez dira grisez bistaratuko. Ikono horien bidez, objektuaren tamaina aldatzen denean kolatze-puntua non kokatuko den hautatu daiteke.