Goiburukoa edo orri-oina gehitzea diapositiba guztiei

Diapositiba guztiak diapositiba maisu batean oinarrituta egoten dira. Diapositiba maisuan jartzen dituzun testu, irudi, taula, eremu edo bestelako objektuak atzeko planoan ikusgai egongo dira diapositiba maisu hori oinarri duten diapositiba guztietan.

Diapositibetarako, oharretarako eta eskuorrietarako maisuak daude.

Diapositiba guztiei goiburukoa edo orri-oina gehitzea

Maisu mota guztiek aurrez definituriko area batzuk dituzte, data, oin-orria eta diapositiba-zenbakiak bistaratzeko.

Maisu-ikuspegira aldatzen zarenean, area horiek maisuko edozein lekutara alda ditzakezu. Testu gehiago sar dezakezu, eta area horien tamaina aldatu. Area horien edukia hauta dezakezu, eta testu-formatuak aplikatu. Adibidez, letra-tipoaren tamaina edo kolorea alda dezakezu.

tip

Oharretan eta esku-orrietan, aurrez definitutako goiburuko-area bat egoten da. Diapositiba guztietan goiburukoa egotea nahi baduzu, diapositiba maisuko orri-oinaren area goiko aldera eraman dezakezu.


Diapositiba maisuan txertatzen dituzun objektuak ikusgai egongo dira diapositiba maisua oinarri duten diapositiba guztietan.

  1. Aukeratu Ikusi - Goiburukoa eta orri-oina

    Bi fitxa-orri dituen elkarrizketa-koadro bat ikusiko duzu: Diapositiba eta Oharrak eta eskuorriak. Horietan, aurrez definitutako areatan edukia sar dezakezu.

    Goiburukoen eta orri-oinen elkarrizketa-koadroa

    Lehenespenez, Data eta ordua kontrol-laukia gaituta egoten da, baina formatuan 'Finkoa' ezarrita egoten da, eta testu-sarrerako koadroa hutsik egoten da. Beraz, data eta ordua ez dira ikusgai egoten diapositibetan.

    Lehenespenez, Orri-oina kontrol-laukia gaituta egoten da, baina testu-sarrerako koadroa hutsik egoten denez, diapositibetan ez da orri-oinik ikusgai egoten.

    Lehenespenez, Diapositiba-zenbakia kontrol-laukia markatu gabe egoten da eta, beraz, ez da diapositiba-zenbakirik ikusten diapositibetan.

  2. Sartu edo hautatu diapositiba guztietan ikustea nahi duzun edukia.

  3. Maisuko objektuen posizioa eta formatua aldatu nahi badituzu, aukeratu Ikusi - Maisua.

    Diapositiba maisuaren beheko aldean area batzuk ikusiko dituzu. Areak lekuz alda ditzakezu, eta eremuak hautatu eta formatua aplika diezaiekezu. Horrez gain, testua sar dezakezu hor, eremuen alboan bistara dadin.

  4. Egin klik data-arean eta aldatu lekuz orduaren eta dataren eremua. Hautatu <data/ordua> eremua eta aplikatu formatua, diapositiba guztietan data eta orduaren formatua aldatzeko. Gauza bera egin daiteke orri-oinaren arearekin eta diapositiba-zenbakiaren arearekin ere.

  5. Gehienetan, diapositiba maisuan aurredefinituta dauden elementuak ikusgai daude aurkezpenean. Elementu aurredefinituen ikusgaitasuna kontrolatzeko, aukeratu Diapositiba - Elementu maisuak.

    Diseinu maisuen elkarrizketa-koadroa

Testu-objektu guztiak goiburukoa edo orri-oina gisa gehitzea

Diapositiba maisuei testu-objektuak gehi diezaizkiekezu edozein lekutan.

  1. Aukeratu Ikusi - Diapositiba maisua.

  2. Marrazkia barran, hautatu Testua ikonoaIkonoa.

  3. Arrastatu sagua diapositiba maisuaren gainean testu-objektua marrazteko, eta idatzi edo itsatsi testua.

  4. Aukeratu Ikusi - Normala amaitutakoan.

tip

Eremuak ere gehi ditzakezu goiburuko edo orri-oinetan, adibidez, data edo orrialde-zenbakia. Horretarako, aukeratu Txertatu - Eremuak.


Emaguzu laguntza!