atzeko planoaren betegarria aldatzea

atzeko planoan kolore bat, gradiente bat edo itzaleztadura-eredu bat erabiltzeko

  1. Aukeratu eta egin klik Atzeko planoa fitxan.

  2. Bete arean, egin ekintza hauetako bat:

    Hautatu Kolorea eta ondoren egin klik zerrendako kolore batean.

    Hautatu Gradientea eta ondoren egin klik zerrendako gradiente batean.

    Hautatu Itzaleztadura eta ondoren egin klik zerrendako itzaleztadura-estilo batean.

  3. Sakatu Ados.

atzeko planoan irudi bat erabiltzeko

Irudi oso bat bistaratu daiteke atzeko planoan, edo irudiaren lauzak sortu daitezke atzeko planoa betetzeko.

  1. Aukeratu eta egin klik Atzeko planoa fitxan.

  2. Betegarria arean, hautatu Irudia eta, ondoren, egin klik zerrendako irudi batean.

    note

    atzeko planoan irudi pertsonalizatua erabiltzeko, egin klik Inportatu botoian. Bilatu irudia eta egin klik Ireki aukeran. Atzeko planoa fitxara itzultzean, inportatutako irudia Irudia zerrendan agertuko da.


  3. Egin ekintza hauetako bat:

    Irudia osoa atzeko plano gisa bistaratzeko, garbitu Kokalekua areako Lauza kontrol-laukia, eta hautatu Doitu automatikoki.

    Irudia lauza moduan jartzeko atzeko planoan, hautatu Lauza, eta zehaztu irudiaren Tamaina, Kokalekua eta Desplazamendua.

  4. Sakatu Ados.

Aldaketa hau uneko aurkezpenean edo marrazki-dokumentuan soilik da baliozkoa.

maisu bat txantiloi gisa gordetzeko

  1. .

  2. .

  3. Aukeratu Ikusi - Normala maisu-ikuspegia ixteko.

  4. Aukeratu Fitxategia - Txantiloiak - Gorde txantiloi gisa dokumentua txantiloi gisa gordetzeko.

  5. Idatzi izen bat txantiloirako. Ez aldatu "Nire txantiloiak" elementuaren kategoria. Egin klik Ados botoian.

Orain 'Txantiloiak' leihoa erabili ahal izango da txantiloi berrian oinarritutako aurkezpen edo marrazki bat irekitzeko.

Emaguzu laguntza!