LibreOffice 24.8 laguntza
Diapositiba bat bistaratzean erreproduzitzen den efektu berezia aplika dezakezu.
Ikuspegi normalean, hautatu trantsizio-efektua gehitu nahi diozun diapositiba.
Atazak panelean, sakatu Diapositiba-trantsizioa.
Hautatu diapositiba-trantsizio bat zerrendan.
Trantsizio-efektuaren aurrebista dokumentuaren leihoan ikus dezakezu.
'Diapositiba' panelean, ikono bat ageri da trantsizioa duten diapositiben alboan. Diapositiba-aurkezpena aurkezle-kontsolarekin aurkezten denean, ikonoak adierazten du hurrengo diapositibak trantsizioa duela.
Diapositiba-sailkatzailea ikuspegian, hautatu trantsizio-efektuak gehitu nahi dizkiezun diapositibak.
Nahi izanez gero, Zooma tresna-barra diapositibaren bista handitzeko edo txikitzeko.
Atazak panelean, sakatu Diapositiba-trantsizioa.
Hautatu diapositiba-trantsizio bat zerrendan.
Diapositiba baten trantsizio-efektuaren aurrebista ikusteko, egin klik diapositibaren azpiko ikono txikian Diapositiben panelean.
Diapositiba-sailkatzailea ikuspegian, hautatu trantsizio-efektuak kendu nahi dizkiezun diapositibak.
Aukeratu Trantsiziorik ez Atazak paneleko zerrenda-koadroan.