Objektuak animatzea aurkezpen-diapositibetan

Aurrez zehaztutako animazio-efektuak aplika ditzakezu diapositibako objektuetan.

Objektu bati animazio-efektua aplikatzeko:

  1. Ikuspegi normaleko diapositiban, hautatu animatu nahi duzun objektua.

  2. Aukeratu Ikusi - Animazioa 'Animazio pertsonalizatua' panela alboko barran irekitzeko. Egin klik Gehitu (+) botoian, eta aukeratu animazio-efektua.

  3. Animazio pertsonalizatua elkarrizketa-koadroan, egin klik fitxa batean efektuen kategorian efektua aukeratzeko. Egin klik efektuan eta ondoren, Ados botoian.

Animazioaren aurrebista ikusteko, egin klik Erreproduzitu botoian.

note

'Diapositiba' panelean ikono bat ageri da animazio pertsonalizatuz hornitutako objektu bat edo gehiago dituzten diapositiba horien alboan. Diapositiba-aurkezpena aurkezlearen kontsolarekin aurkezten denean, ikonoak adierazten du hurrengo diapositibak animazio pertsonalizatua duela.


Objektu bati ibilbide-efektua aplikatzeko:

Objektuak animatu egin daitezke, ibilbide batean zehar mugi daitezen. Aurrez definitutako ibilbideak erabil ditzakezu, edo zeureak sortu.

"Kurba", "Poligonoa" edo "Forma libreko marra" hautatzen baduzu, elkarrizketa-koadroa itxiko da eta zure bidea marraztu ahal izango duzu. Marrazkia amaitu bada eta ez bada utzi, sortutako bidea dokumentutik kenduko da eta mugimendu-ibilbideko efektu gisa txertatuko da.

Ibilbideak editatzea

Animazio pertsonalizatuaren panela ikusgai badago, uneko diapositibako efektu guztien ibilbideak gainjarritako irudi garden gisa marraztuko dira diapositiban. Ibilbide guztiak ikusgai daude denbora guztian eta, beraz, elkarren ondoko ibilbideak dauzkaten animazioak erraz sor daitezke.

Mugimentu-ibilbide bat hautatzeko, egin klik bidean. Hautatutako bide batek heldulekuak onartzen ditu, eta formen antzera mugitu eta tamainaz aldatu daiteke. Bidean klik bikoitza eginez, puntuak editatzeko modua hasiko da. Puntuak editatzeko modua Editatu - Puntuak erabilita edo F8 sakatuta ere hasi daiteke.

Animazio-efektua objektutik kentzeko:

  1. Ikuspegi normaleko diapositiban, hautatu efektua kendu nahi diozun objektua.

  2. Aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Animazio pertsonalizatua

  3. Sakatu Kendu.

Emaguzu laguntza!