LibreOffice 25.2 laguntza
Testua tresna-barrak zenbait ikono ditu, testu-koadroen mota desberdinak sartzeko.
Testu-koadroa marrazten du uneko dokumentuan klik egin edo arrastatzen duzun lekuan. Klik egin dokumentuaren edozein lekutan, eta ondoren, idatzi edo itsatzi testua.
Testua
Testu-koadroa marrazten du uneko dokumentuan klik egin edo arrastatzen duzun lekuan. Idazten duzun testuari tamaina aldatzen zaio automatikoki testu-koadroaren tamainari doitzeko. Egin klik dokumentuaren edozein lekutan, eta ondoren, idatzi edo itsatsi testua.
Doitu testua markoari
Bunbuilo angeluzuzenean amaitzen den marra marrazten du uneko dokumentuan arrastatzean. Testuaren noranzkoa horizontala da. Bunbuiloaren tamaina aldatzeko arrastatu bunbuiloaren helduleku bat. Bunbuilo angeluzuzen bat bunbuilo biribil bihurtzeko, arrastatu izkinako helduleku handiena saguaren erakusleak esku itxura duenean. Test bat gehitzeko, klik egin bunbuiloaren ertzean, eta ondoren idatzi edo itsatsi zure testua.
Bunbuiloak
Testuaren noranzko bertikala duen testu-koadro bat marrazten du klik egin edo arrastatzen duzun dokumentuko tokian. Sartzen den testuaren tamaina automatikoki aldatzen da koadroaren mugetan sar dadin. (Gaitu testu asiarren euskarria ikono hau gaitzeko). Egin klik dokumentuko edozein tokitan eta idatzi edo itsatsi zure testua. Beste aukera bat da kurtsorea testua gehitu nahi duzun tokira mugitzea, koadro bat marraztea eta testua idaztea edo itsastea.
Doitu testu bertikala markoari