Urruneko konexioak

Zerrendatu Impress Remote konexio erabilgarri guztiak.

Komando hau erabiltzeko...

Hasteko, markatu Gaitu urruneko kontrola kontrol-laukia – LibreOffice Impress – Orokorra aukeran.

Hautatu Diapositiba-aurkezpena - Impress Remote menua.


Urruneko konexioaren ezarpena

Urruneko konexioa aktibatzeko:

  1. Ireki Impress Remote aplikazioa gailu mugikorrean.

  2. Ireki Urruneko konexioa elkarrizketa-koadroa,

  3. Hautatu gailua zerrendan,

  4. Sartu gailuak erakutsitako PIN zenbakia eta sakatu Konektatu konexioa baimentzeko.

Gailua eta ordenagailua orain konektatuta daude, uneko aurkezpena Aurkezpen moduan sartzen da berehala, gailu mugikorrak kontrolatzen duela.

Gailu mugikorretik deskonektatzeko

  1. Ireki Urruneko konexioa elkarrizketa-koadroa,

  2. Hautatu gailua zerrendan,

  3. Egin klik Kendu bezeroaren baimena aukeran.

Emaguzu laguntza!