LibreOffice 24.8 laguntza
Uneko efektuaren testu-animazioaren ezarpenak zehazten ditu Efektu-aukerak elkarrizketa-koadroan.
Hainbat paragrafo nola animatzen diren zehazten du.:
Objektu bakar gisa - paragrafo guztiak objektu bakar gisa animatzen dira.
Paragrafo guztiak batera - paragrafo guztiak behin animatzen dira, baina efektu ezberdinak egon daitezke.
1. mailako paragrafoen arabera - lehen mailako paragrafoak, azpimailako paragrafoak barne, bata bestearen atzetik animatzen dira.
"Elkartu testua - 1. mailako paragrafoen arabera" hautatuta badago, paragrafoak bata bestearen atzetik animatuko dira.
Sartu atzerapen gehigarria, segundotan, hurrengo paragrafoak animatzeko.
Desautatu koadro hau testua soilik animatzeko, eta ez forma.
Paragrafoak alderantzizko ordenan animatzen ditu.