LibreOffice 7.6 laguntza
Uneko efektuaren ezarpenak eta hobekuntzak zehazten ditu Efektu-aukerak elkarrizketa-koadroan.
Efektu batzuentzat, ezarpen batzuk Efektua fitxan zehaztu daitezke.
Efektuaren iraupena zehazten du.
Efektuaren hasierari pixkanaka handitzen doan abiadura esleitzeko aukera ematen du.
Efektuaren amaierari pixkanaka moteltzen doan abiadura esleitzeko aukera ematen du.
Uneko efektuaren hobekuntzak zehazten ditu.
Hautatu soinu bat galeriatik edo hautatu sarrera berezietako bat.
Soinurik ez - ez da soinurik erreproduzitzen efektuaren animazioan.
Gelditu aurreko soinua - aurreko efektuaren soinua gelditu egiten da uneko efektua exekutatzean.
Beste soinu bat - fitxategia irekitzeko elkarrizketa-koadroa bistaratzen du soinu-fitxategia hautatzeko.
Hautatutako soinu-fitxategia erreproduzitzen du.
Hautatu animazioa amaitu ondoren erakutsiko den kolorea, edo hautatu beste efektu bat zerrendatik:
Moteldu kolorearekin - animazioaren ondoren kolore motelak beteko du forma.
Ez moteldu - ez da ondorengo efekturik exekutatuko.
Ezkutatu animazioaren ondoren - forma ezkutatzen du animazioa amaitutakoan.
Ezkutatu hurrengo animazioan - forma ezkutatzen du hurrengo animazioan.
Hautatu moteltze-kolorea.
Hautatu uneko formako testuaren animazio modua:
Dena batera - testu dena batera animatzen du.
Hitzez hitz - testua hitzez hitz animatzen du.
Letraz letra - testua letraz letra animatzen du.
Hitzen edo letren animazioen arteko atzerapen-ehunekoa zehazten du.