Buleta eta kokagunea

Ezarri zerrenda ordenatu zein ordenatu gabeetan zenbakitze-ikurrek (zenbakiek zein buletek) izango dituzten koskak, tarteak eta lerrokatzeak.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Hautatutako testu batean, aukeratu Formatua - Buletak eta zenbakitzea.

Laster-menutik:

In a selected text, choose Bullets and Numbering.

Fitxadun interfazetik:

On the Home tab, long click on Ordered or Unordered list, select Customize.

Tresna-barretatik:

Bullets and Numbering dialog Icon

Buletak eta zenbakitzea

Default bullet Default numbering

Long click and select Customize.

Alboko barratik:

On the Lists deck of Properties panel, long click on Ordered or Unordered list, select Customize.


Maila

Hautatu aldatuko diren mailak. Aukerak maila guztiei aplikatzeko, hautatu “1-10”.

Propietateak

Mota

Hautatu zerrenda mota. Ordenatu gabea karaktere-buletarekin, ordenatu gabea bulet grafikoarekin, edo ordenatua zuk aukeratutako zenbakitze-eskema batekin.

Karakterea

Hautatu ordenatu gabeko zerrendaren karakterea.

Hasi hemen:

Ordenatutako zerrendetan, hautatu zerrendako lehen elementuaren balioa.

Kolorea

Ezarri ordenatutako eta ordenatu gabeko zerrenden karaktereen kolorea. Kolorea ez zaie aplikatzen bulet grafikoak dituzten zerrendei.

Bereizlea

Ordenatutako zerrendetan, ezarri zenbakitze-eskemaren aurretik eta ondoren bistaratuko den testua.

Aurretik

Sartu zenbakitzearen aurretik bistaratuko den testua.

Ondoren

Sartu zenbakitzearen ondoren bistaratuko den testua.

Tamaina

Ezarri karaktereen eta bulet grafikoen tamaina paragrafoaren letra-tamainaren arabera.

Zabalera

Sartu bulet grafikoaren karakterearen zabalera.

Altuera

Sartu bulet grafikoaren karakterearen altuera.

Mantendu proportzioa

Check this box to preserve the height-to-width ratio of the graphic bullet.

Tam. erl.

Karakteredun ordenatutako eta ordenatu gabeko zerrendetan, ezarri zerrenda-karakterearen tamaina erlatiboa. Tamaina erlatiboa Aurretik eta Ondoren testuei ere aplikatzen zaie.

Kokagunea

Koska

Sartu edukiontzia den objektuaren ezkerreko ertzetik zerrendako lerro guztien hasieraraino dagoen distantzia.

Zabalera

Sartu edo hautatu zerrenda-elementuaren zabalera.

note

Aurretik eta Ondoren aukeren eta zenbakitze-karaktereen luzera konbinatu osoak zabaleraren ezarpena gainidatzi dezake.


Erlatiboa

Goiko zerrenda-mailarekiko. Sartutako balioa eremu honetako balioari gehitzen zaio aurreko mailan. “Koska: 20mm” bada 1. zerrenda-mailan eta “Koska: 10mm Erlatiboa” bada 2. zerrenda-mailan, koska 30mm-koa izango da 2. mailan.

Lerrokatzea

Hautatu ordenatutako zerrendaren zenbakitze-edukiak zerrendaren Zabalera ezarpenean.

Esparrua

Aldaketa osoari aplikatzen dio.

Hautapena

Aldaketa hautapenari aplikatzen dio.

Aplikatu maisuari

Egin klik aldaketa uneko maisua darabilten guztiei aplikatzeko.

Aurrebista

Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.

Emaguzu laguntza!