LibreOffice 25.2 laguntza
Hautatutako objektua hiru dimentsioko (3D) objektu bihurtzen du.
Hautatutako objektua aurrena ingerada bihurtzen da, eta gero, 3D objektu.
Bi objektu edo gehiago hautatzen badira eta 3D bihurtzen badira, emaitza objektu bakar gisa funtzioinatzen duen 3D talde bat da. Taldeko banakako objektuak editatzeko, aukeratu Forma - Taldea - Sartu taldeanFormatua - Taldea - Sartu taldean. Aukeratu Forma - Taldea - Atera taldetikFormatua - Taldea - Atera taldetik amaitzen duzunean.
Objektu talde bat 3D bihurtzean, ez da aldatzen objektu indibidualen pilatze-ordena.
Sakatu F3 talde batean azkar sartzeko eta ⌘Ctrl+F3 taldea uzteko.
Bit-mapako irudiak eta bektore-grafikoak ere, clipart barne, 3D objektu bihur ditzakezu. LibreOffice aplikazioak bit-mapak laukizuzen gisa tratratzen ditu eta bektore-grafikoak poligono talde gisa 3D bihurtzean.
Testua duten marrazki-objektuak ere bihur daitezke.
Nahi baduzu, 3D efektua aplikatu diezaiokezu bihurtutako objektuari.