Bihurtu

Hautatutako objektua bihurtzeko aukerak.

Komando hau erabiltzeko...

Choose Shape - Convert (LibreOffice Draw only).

Ireki hautatutako objektuaren laster-menua eta aukeratu Bihurtu


Kurba

Hautatutako objektua BĂ©zier kurba bihurtzen du.

Poligono

Hautatutako objektua poligono bihurtzen du (marra zuzenez inguratutako objektu itxia). Objektuaren itxura ez da aldatzen. Nahi baduzu, egin klik eskuineko botoiaz eta aukeratu Editatu puntuak aldaketak ikusteko.

Ingerada

Hautatutako objektua poligono edo poligono talde bihurtzen du. Bihurketak poligono taldea sortzen badu (adibidez, testu-objektu bihurtzean), sakatu F3 taldean sartzeko poligono bakunak hautatu aurretik.

3D bihurtu

Hautatutako objektua hiru dimentsioko (3D) objektu bihurtzen du.

3D biraketa-objektu bihurtu

Hiru dimentsioko forma sortzen du hautatutako objektua ardatz bertikalaren inguruan biratuz.

Bit-mapa

Hautatutako objektua bit-mapa bihurtzen du (irudi bat irudikatzen duen pixel-sareta).

Metafitxategi

Hautatutako objektua Windowseko metafitxategiaren formatu (WMF) bihurtzen du. Formatu horrek bit-mapa eta bektore-grafikoaren datuak ditu.

Emaguzu laguntza!