Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuak

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatu bat definitzen du uneko aurkezpeneko diapositibez baliatuta. Diapositibak aukeratu ditzakezu hartzaileen beharretara egokitzeko. Nahi adina diapositiba-aurkezpen pertsonalizatu sortu daitezke.

Komando hau erabiltzeko...

Choose Slide Show - Custom Slide Show.


Diapositiba pertsonalizatuen aurkezpenen elkarrizketa-koadroa

tip

Irakurri Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua sortzea laguntza-orria diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuak nola konfiguratzen diren ikasteko.


Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuen zerrenda

Dokumentuan dauden diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuak zerrendatzen ditu.

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua sortzeko, sakatu Berria.

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua exekutatzeko:

  1. Hautatu diapositiba-aurkezpen pertsonalizatu bat zerrendan.

  2. Sakatu Hasi.

Berria

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua sortzen du.

Editatu

Gehitu, kendu edo berrordenatu diapositibak, eta aldatu hautatutako diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuaren izena.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu, berrespenik eskatu gabe.

Kopiatu

Hautatutako diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuaren kopia bat sortzen du. Aurkezpenaren izena alda dezakezu Editatu sakatuz.

Hasi

Hautatutako diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua exekutatzen du.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa itxi, eta aldaketa guztiak gordetzen ditu.

Emaguzu laguntza!