LibreOffice 7.3 laguntza
Diapositiba-aurkezpenaren ezarpenak definitzen ditu, aukera hauek barne: zein diapositibatik hasi, hurrengo diapositibara nola joan, aurkezpen mota eta erakuslearen aukerak.
Diapositiba-aurkezpenan zein diapositiba sartu behar diren zehazten du.
Diapositiba guztiak sartzen ditu diapositiba-aurkezpenean.
Sartu hasierako diapositibaren zenbakia.
Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua exekutatzen du Diapositiba-aurkezpena - Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua aukeran zehaztutako ordenan.
Hautatu diapositiba-aurkezpenaren mota.
Pantaila osoko diapositiba erakusten da.
Diapositiba aurkezpena LibreOffice programaren leihoan exekutatzen da.
Diapositiba-aurkezpena berrabiarazten du zuk zehaztutako pausa-tartearen ondoren. Pausa-diapositiba bistaratzen da azken diapositibaren eta hasierako diapositibaren artean. Sakatu Ihes tekla aurkezpena gelditzeko.
Sartu diapositiba-aurkezpena errepikatu aurretik pausak zenbat iraun behar duen. Zero sartzen baduzu, aurkezpena berehala berrabiaraziko da, pausa-diapositiba erakutsi gabe.
LibreOffice logotipoa bistaratzen du pausa-diapositiban. Logotipoa ezin da trukatu.
Diapositibak ez dira automatikoki aldatuko lauki hori hautatuta dagoenean.
Saguaren erakuslea erakusten du diapositiba-aurkezpenean.
Saguaren erakuslea arkatz bihurtzen du, eta hori diapositibetan marrazteko erabil dezakezu aurkepenean.
Arkatzez idazten duzun edozer zure diapositibetan agertuko da aurkezpenetik irteten zarenean. Arkatzaren propietateak alda ditzakezu exekutatzen ari den diapositiba-aurkezpeneko laster-menuko Arkatzaren zabalera edo Aldatu arkatzaren kolorea komandoa aukeratuz.
Animatutako GIF fitxategien marko guztiak bistaratzen ditu diapositiba-aurkezpenean. Aukera hori hautatzen ez bada, animatutako GIF fitxategiaren lehen markoa bakarrik bistaratuko da.
Hurrengo diapositibara joaten da diapositibaren atzeko planoan klik egitean.
LibreOffice leihoa gainean egongo da aurkezpenean. Beste programek ez dute leihorik bistaratuko aurkezpenaren aurrean.
Modu lehenetsian, pantaila edo bistaratze-gailu nagusia erabiliko da diapositiba-aurkezpenaren moduan. Uneko mahaigaina gailu batean baino gehiagotan bistaratzen bada, diapositiba-aurkezpenaren pantaila osoko modurako zein gailu erabili behar den hauta dezakezu. Uneko mahaigaina gailu bakarrean badago edo uneko sistemak hainbat gailuren eginbidea onartzen ez badu, ezin duzu beste bistaratze-gailu bat hautatu.
Hautatu bistaratze-gailu bat diapositiba-aurkezpenaren pantaila osoko modua erabiltzeko.
Leiho bat gailu erabilgarri guztietara zabaltzea onartzen badu sistemak, "Pantaila guztiak" aukera hauta dezakezu. Kasu horretan, aurkezpena gailu erabilgarri guztietan erakutsiko da.
Ezarpen hori erabiltzailearen konfigurazioan gordetzen da eta ez dokumentuan.