LibreOffice 24.2 laguntza
Animazio pertsonalizatua sortzen du uneko diapositiban. Animazioa sortzeko lehendik dauden objektuak bakarrik erabil ditzakezu.
Animazioak LibreOffice Writerren kopiatu eta itsats ditzakezu.
Animazioko objektuen aurrebista erakusten du. Animazioa ikusteko Erreproduzitu botoia ere saka dezakezu.
Animazio-sekuentziako lehen irudira jauzi egiten du.
Lehen irudia
Animazioa atzerantz erreproduzitzen du.
Atzera
Animazioa gelditzen du.
Gelditu
Animazioa erreproduzitzen du.
Erreproduzitu
Animazio-sekuentziako azken irudira jauzi egiten du.
Azken irudia
Uneko irudiak animazio-sekuentzian duen kokalekua adierazten du. Beste irudi bat ikusi nahi baduzu, sartu zenbakia edo egin klik gora eta behera gezietan.
Zehaztu uneko irudia zenbat segundoz bistaratu behar den. Aukera hori erabilgarri egongo da Animazio taldea eremuko Bit-maparen objektua aukera hautatzen baduzu.
Animazioa zenbat aldiz erreproduzituko den zehazten du. Animazioa etengabe erreproduzitzea nahi baduzu, aukeratu Max.
Objektuak gehitu edo kendu egiten ditu animazioan.
Hautatutako objektuak irudi bakar gisa gehitzen ditu.
Aplikatu objektua
Irudi bat gehitzen du hautatutako objektu bakoitzeko. Elkartutako objektu bat hautatzen baduzu, irudi bat sortuko da taldeko objektu bakoitzeko.
Animazio bat ere hauta dezakezu, adibidez, GIF animazioa. Hura editatzeko irekitzeko, egin klik ikonoan. Animazioa editatutakoan, sakatu Sortu diapositiban animazio berria txertatzeko.
Aplikatu objektuak banaka
Uneko irudia ezabatzen du animazio-sekuentziatik.
Ezabatu uneko irudia
Animazioko irudi guztiak ezabatzen ditu.
Ezabatu irudi guztiak
Animazioko irudi kopuru totala.
Animaziorako objektu-propietateak ezartzen ditu.
Irudiak objektu bakarrean biltzen ditu talde gisa lekuz aldatu daitezen. Hala ere, objektu bakunak edita ditzakezu. Horretarako, egin klik bikoitza diapositibako taldean.
Irudiak fitxategi bakarrean konbinatzen ditu.
Animazioko irudiak lerrokatzen ditu.
Animazioa uneko diapositiban txertatzen du.