LibreOffice 24.8 laguntza
Diapositiba-aurkezpenean diapositibak bistaratzean erreproduzitzen den efektu berezia definitzen du.
Trantsizio-efektu bera diapositiba bati baino gehiagori aplikatzeko, joan Diapositiba-sailkatzailea aukerara, hautatu diapositibak eta aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Diapositiba-trantsizioa.
Hautatu zein diapositiba-trantsizio erabili nahi duzun hautatutako diapositibetan.
Hautatu trantsizioaren aldaera bat. Zerrenda hau zenbait trantsiziotarako soilik dago erabilgarri.
Diapositiba-trantsizioaren iraupena ezartzen du.
Diapositiba-trantsizioan erreproduzitu daitezkeen soinuak zerrendatzen ditu.
Hautatu soinua behin eta berriro erreproduzitzea beste soinu bat hasi arte.
Hurrengo diapositiba nola eskuratu zehazten du.
Hautatu hurrengo diapositibara klik eginez joatea.
Hautatu hurrengo diapositibara segundo kopuru bat igarotakoan joatea. Sartu segundo kopurua biratze-botoian.
Hautatutako diapositiba-trantsizioa uneko aurkezpen-dokumentuko diapositiba guztiei aplikatzen die.
Uneko diapositiba-trantsizioa aurrebista gisa erakusten du.
Hautatu diapositiba-trantsitzioa automatikoki ikustea dokumentuan.