LibreOffice 24.8 laguntza
Alboko barrako 'Estiloak' panela zabaltzen du, dokumentuan aplika eta edita daitezkeen grafikoak eta aurkezpen-estiloak zerrendatzeko.
LibreOffice Impress aplikazioko 'Estiloak' leihoak ez du beste LibreOffice aplikazioen portaera bera. Adibidez, grafikoen estiloak sortu, editatu eta aplika ditzakezu, baina aurkezpen-estiloak editatu besterik ezin dituzu egin.
Estilo bat editatzean, aldaketak automatikoki aplikatzen dira estilo horrekin formatua eman zaien elementu guztietan. Diapositiba bateko estiloak eguneratuta ez daudela ziurtatu nahi baduzu, sortu diapositibarentzako diapositiba maisu berria.
LibreOffice Impress diseinu automatikoetan erabiltzen diren estiloak. Aurkezpen-estiloak alda ditzakezu.
Aurkezpen-estiloak
Show styles for formatting graphical elements, including text objects.
Grafikoen estiloak
Hautatutako estiloa diapositibako objektu bati aplikatzen dio. Egin klik pintura-potearen ikonoan, eta ondoren, egin klik diapositibako objektuan estiloa aplikatzeko. Egin klik pintura-potean berriro, modu horretatik irteteko.
Formatu interaktiboaren modua
Estilo berria sortzen du hautatutako objektuaren formatu-atributuak erabiliz.
Estilo berria hautapenetik
'Estiloak' leihoan hautatutako estiloa eguneratzen du hautatutako objektuaren uneko formatua erabilita.
Eguneratu estiloa
Estiloak sortzea, editatzea, aplikatzea eta kudeatzea.