LibreOffice 25.2 laguntza
Objektuak azkar lerrokatzeko erabil dezakezun doitze-puntua edo -lerroa txertatzen du (ikus baita ere gida). Doitze-puntuak eta doitze-lerroak ez dira agertzen inprimatze-irteeran.
Kaptura-lerroak erregelatik arrastatu eta orrialdean jaregin ditzakezu. Kaptura-lerroak ezabatzeko, arrastatu berriro erregelara.
Marraztu edo lekuz aldatu kaptura-puntutik edo -lerrotik hurbil dagoen objektua lekuan bertan kapturatzeko.
Doitze-tartea ezartzeko, aukeratu LibreOffice Draw - SaretaLibreOffice Impress - Sareta 'Aukerak' elkarrizketa-koadroan.
Hautatutako kaptura-puntua edo -lerroaren kokalekua orrialdearen goiko ezkerreko ertzaren arabera ezartzen du.
Kaptura-puntua edo -lerroa beste kokaleku batera ere arrasta dezakezu.
Sartu kaptura-puntua edo -lerroaren eta orrialdearen ezkerreko ertzaren arteko leku kopurua.
Sartu kaptura-puntua edo -lerroaren eta orrialdearen goiko ertzaren arteko leku kopurua.
Zehaztu txertatu nahi duzun kaptura-objektuaren mota.
Kaptura-puntua txertatzen du (gurutze marratua).
Kaptura-lerro bertikala txertatzen du.
Kaptura-lerro horizontala txertatzen du.