LibreOffice 7.6 laguntza
Eskema-ikuspegira aldatzen da, diapositibak berrantolatu eta diapositiba-tituluak eta -izenburuak editatu ahal izateko.
Testu-formatua barrak ikono hauek ditu diapositiba-tituluentzat:Jaso maila, Jaitsi maila, Eraman gora eta Eraman behera. Diapositiba-tituluak teklatuaren bidez berrantolatu nahi badituzu, ziurtatu kurtsorea tituluaren hasieran dagoela eta sakatu ↹ titulua maila bat jaisteko hierarkian. Titulua maila bat igotzeko, sakatu ⇧+↹.
Goiko eskema-maila diapositiba-tituluei dagokie, eta beheko maila diapositibetako izenburuei.