Diapositiba maisu erabilgarriak elkarrizketa-koadroa bistaratzen du, uneko diapositibaren diseinu-eskema bat aukeratu ahal izateko. Diapositiba-diseinuko objektu guztiak uneko diapositibako objektuen atzean txertatuko dira.
Diapositiba berria sortzen du goiko maila bakoitzeko eskema-puntutik (eskema-hierarkiako titulu-testuaren azpiko testua) hautatutako diapositiban. Eskema-testua diapositiba berriaren titulu bihurtzen da. Jatorrizko diapositibako goiko mailaren azpiko eskema-puntuak maila bat igotzen dira diapositiba berrian.