Bikoiztu

Hautatutako objektuaren kopia bat edo gehiago sortzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Editatu - Bikoiztu

Shift+F3


Objektuak bikoiztea

Kopia kopurua

Sartu nahi duzun kopia-kopurua.

Hautapeneko balioak

Icon

Hautatutako objektuaren zabalera eta altuera sartzen ditu koadroen X ardatzean eta Y ardatzean hurrenez hurren, bai eta objektuak hasiera-koadroan izango duen betetze-kolorea ere. Ez da sartzen hautatutako objektuaren biratze-angelurik.

Kokapena

Objektu bikoiztu baten kokalekua eta biraketa ezartzen ditu hautatutako objektuarekiko.

X ardatza

Sartu hautatuako objektuaren eta bikoiztutako objektuaren zentroen arteko distantzia horizontala. Balio positiboek eskuinerantz mugitzen dute bikoiztutako objektua, eta balio negatiboek ezkerrerantz.

Y ardatza

Sartu hautatuako objektuaren eta bikoiztutako objektuaren zentroen arteko distantzia bertikala. Balio positiboek beherantz mugitzen dute bikoiztutako objektua, eta balio negatiboek gorantz.

Angelua

Sartu bikoiztutako objektua biratzeko angelua (0 eta 359 gradu artean). Balio positiboek erlojuaren norantzan biratzen dute bikoiztutako objektua, eta balio negatiboek erlojuaren aurkakoan.

Handitzea

Objektu bikoiztuen tamaina ezartzen du.

Zabalera

Sartu bikoiztutako objektuaren zabalera handitu edo txikitzeko zenbatekoa.

Altuera

Sartu bikoiztutako objektuaren altuera handitu edo txikitzeko zenbatekoa.

Koloreak

Hautatutako objektuaren eta objektu bikoiztuaren koloreak ezartzen ditu. Kopia bat baino gehiago egiten badituzu, koloreek kolore-gradiente baten hasierako eta amaierako puntuak zehaztuko dituzte.

Hasi

Aukeratu kolorea hautatutako objektuarentzat.

Amaiera

Aukeratu kolorea bikoiztutako objektuarentzat. Kopia bat baino gehiago egiteko asmoa baduzu, kolore hau azkeneko kopiari aplikatuko zaio.

Estandarra

Elkarrizketa-koadroan dauden balioen ordez, lehenetsitako instalazio-balioak berrezartzen ditu.

warning

Ez da segurtasun-galderarik egiten balio lehenetsiak berrezarri aurretik.


Emaguzu laguntza!