LibreOffice 24.8 laguntza
Nabigatzailea irekitzen du. Horren bidez, azkar joan zaitezke beste diapositiba batzuetara edo irekitako fitxategi batetik bestera.
Nabigatzailea laneko arearen ertzean atrakatu daiteke.
Sakatu ⌘Ctrl+⇧+F5 nabigatzailea irekitzeko aurkezpen bat editatzen ari zaren bitartean.
Saguaren erakuslea arkatz bihurtzen du, eta hori diapositiba-aurkezpenetan diapositibetan idazteko erabil dezakezu. Arkatzaren kolorea alda dezakezu.
Erakuslea
Lehen diapositibaraorrialdera jauzi egiten du.
Lehen diapositibaorrialdea
Atzerantz doa diapositibaorrialde bat.
Aurreko diapositibaorrialdea
Aurrerantz doa diapositibaorrialde bat.
Hurrengo diapositibaorrialdea
Azken diapositibaraorrialdera jauzi egiten du.
Azken diapositibaorrialdea
Diapositibak eta zehaztutako objektuak diapositiba aktibora arrastatu eta han jaregiten ditu. Gordetako fitxategiko diapositibak eta objektuak bakarrik txerta ditzakezu. Zehaztutako objektuak kopia gisa bakarrik txerta ditzakezu.
Txertatu hiperesteka gisa
Txertatu esteka gisa
Txertatu kopia gisa
Diapositibak hiperesteka gisa (URL) txertatzen ditu diapositiba aktiboan.
Diapositibak esteka gisa txertatzen ditu diapositiba aktiboan.
Diapositiba edo zehaztutako objektuaren kopia txertatzen du diapositiba aktiboan.
Azpimenuan, forma guztien zerrenda edo soilik izendun formak bistaratzea aukera dezakezu. Erabili arrastatu eta jaregin zerrendako formak berrordenatzeko. Fokoa diapositiba batean badago eta Tabuladorea tekla sakatzen baduzu, ordenako hurrengo forma hautatuko da.
Erabilgarri dauden diapositibak zerrendatzen ditu. Egin klik bikoitza diapositiban diapositiba aktibo bihurtzeko.
Erabilgarri dauden LibreOffice fitxategiak zerrendatzen ditu. Hautatu fitxategi bat txerta dezakezun edukia ikusteko.