LibreOffice 7.4 laguntza
Orrialdearen orientazioa, marjinak, atzeko planoa eta beste diseinu-aukera batzuk ezartzen ditu.
Hautatu inprimagailuak onartzen duen paper-formatua. Orrialde-tamaina pertsonalizatua ere sor dezakezu. Horretarako, hautatu Erabiltzailea eta sartu neurriak Zabalera eta Altuera koadroetan.
Formatua koadroan hautatutako paper-formatuaren zabalera erakusten du. Erabiltzailea formatua hautatu baduzu, sartu orrialdearen zabaleraren balioa.
Formatua koadroan hautatutako paper-formatuaren altuera erakusten du. Erabiltzailea formatua hautatu baduzu, sartu orrialdearen altueraren balioa.
Orrialde-orientazioa bertikala da.
Orrialde-orientazioa horizontala da.
Hautatu inprimagailurako paper-iturburua.
Dokumentuak paper-formatu bat baino gehiago erabiltzen baditu, formatu bakoitzarentzat erretilu ezberdina hauta dezakezu.
Zehaztu inprimatutako orrialdearen ertzaren eta area inprimagarriaren arteko distantzia.
Sartu orrialdearen ezkerreko ertzaren eta datuen arteko distantzia. Emaitza aurrebistan ikus dezakezu.
Sartu orrialdearen eskuineko ertzaren eta datuen arteko distantzia. Emaitza aurrebistan ikus dezakezu.
Sartu orrialdearen goiko ertzaren eta datuen arteko distantzia. Emaitza aurrebistan ikus dezakezu.
Sartu orrialdearen beheko ertzaren eta datuen arteko distantzia. Emaitza aurrebistan ikus dezakezu.
Zehaztu orrialde-zenbakitzearen formatua.
Objektuen eskala eta letra-tipoaren tamaina murrizten du orrialdean, hautatutako paper-formatuan inprimatu ahal izateko.