Testua

Azpimenu bat irekitzen du testuari formatua emateko komandoak aukeratu ahal izateko.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Testua.


Lodia

Hautatutako testua lodi bihurtzen du. Kurtsorea hitz baten gainean badago, hitz osoa lodi bihurtzen da. Hautapen edo hitz bat oraindik lodi badago, formatua kentzen da.

Etzana

Hautatutako testuak letra etzana izango du. Kurtsorea hitz baten gainean badago, hitz osoak letra etzana izango du. Hautapenak edo hitzak oraindik letra etzana badu, formatua kentzen da.

Azpimarra soila

Hautatutako testua marra soilarekin azpimarratzen du.

Azpimarra bikoitza

Hautatutako testua bi marrarekin azpimarratzen du.

Marratua

Hautatutako testuan marra bat marrazten du edo kurtsorea hitz batean badago hitz osoa.

Goimarra

Goimarra ezartzen edo kentzen du hautatutako testuan. Kurtsorea ez badago hitz batean, sartzen den testu berriak izango du goimarra.

Goi-indizea

Hautatutako testuaren letra-tamaina txikitzen du eta oinarrizko lerroaren gainean berretzen du.

Azpiindizea

Hautatutako testuaren letra-tamaina txikitzen du eta oinarrizko lerroaren azpian jartzen du testua.

Itzala

Itzal bat gehitzen die hautatutako karaktereei, beherantz eta eskuinerantz hedatzen dena.

Eskema

Hautatutako karaktereen eskema bistaratzen du. Efektu honek ez du funtzionatzen letra-tipo guztietan.

MAIUSKULA

Hautatutako minuskulak maiuskula bihurtzen ditu.

minuskula

Hautatutako maiuskulak minuskula bihurtzen ditu.

Txandakatu maiuskulak/minuskulak

Hautatutako karaktereen maiuskulak/minuskulak txandakatzen ditu, aukerak: Izenburua, Esaldia, MAIUSKULAK, minuskulak.

Esaldia

Hautatutako karaktereen lehen letra aldatzen du maiuskula bihurtzeko.

Hitz Guztiak Maiuskula

Hautatutako hitz bakoitzaren lehen karakterea maiuskula bihutzen du.

tXANDAKATU mAIUSKULAK/mINUSKULAK

Hautatutako karaktere guztien maiuskulak/minuskulak alderantzikatzen ditu.

Asiako hizkuntzen euskarria

Komando horiek atzitzeko, lehenago asiar hizkuntzen euskarria gaitu behar duzu - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeran.

Zabalera erdia

Hautatutako asiar karaktereak zabalera erdiko karaktere bihurtzen ditu.

Zabalera osoa

Hautatutako asiar karaktereak zabalera osoko bihurtzen ditu.

Hiragana

Hautatutako asiar karaktereak Hiragana bihurtzen ditu.

Katakana

Hautatutako asiar karaktereak Katakana bihurtzen ditu.

Emaguzu laguntza!