LibreOffice 7.5 laguntza
Aplikazio-menuetan dauden komando guztiak bilatu eta exekutatzea ahalbidetzen du, komandoen izenaren bidez.
Bilatu komandoa eginbidea aktibatuta dagoenean, aurrez aurreko bistaratze bat (head-up display, HUD) erakusten da eta komandoak izenen bidez azkar bilatzeko erabili daiteke. Bilaketa-katea idatzi ahala, harekin bat datozen komando guztiak erakutsiko dira bilaketa-eremuaren azpian.
Komando bat exekutatzeko:
Erabili sagua zerrendan ageri den elementuetako batean klik egiteko. Hori eginda, komandoa berehala exekutatuko da.
Erabili teklatuko gezi-teklak zerrendan ageri diren elementuen artean nabigatzeko eta dakatu ⏎ komandoak exekutatzeko.
Eginbide hori Writer, Calc, Impress eta Draw aplikazioetan dago erabilgarri.