Segurtasun-maila

Hautatu makro-segurtasun maila lau aukeretako batean. Aukerak desberdindu egiten dira segurtasun-mailaren arabera. Segurtasun-maila handian onartzen diren makroak maila txikian ere exekutatzeko onartzen dira.

Oso handia

Fitxategi-kokaleku fidagarrietako makroak bakarrik exekutatuko dira. Beste makro guztiak desgaitu egingo dira, sinatuta dauden edo ez kontuan hartu gabe.

Fitxategien kokaleku fidagarriak Iturburu fidagarriak fitxan ezar daitezke. Fitxategien kokaleku fidagarriko edozein makro exekuta daiteke.

Handia

Iturburu fidagarrietako makroak eta edozein iturburutako makro sinatuak soilik exekutatu daitezke. Horietakoak ez diren makroak desgaitu egingo dira.

Iturburu fidagarriak Iturburu fidagarriak fitxan ezar daitezke. Iturburu fidagarri bateko sinatutako makroak bakarrik exekutatuko dira. Gainera, fitxategien kokaleku fidagarriko edozein makro exekuta daiteke.

Ertaina

Iturburu ezezagunetatik makroak exekutatu baino lehen behar den berrespena.

Iturburu fidagarriak Iturburu fidagarriak fitxan ezar daitezke. Iturburu fidagarri bateko sinatutako makroak exekutatuko dira. Gainera, fitxategien kokaleku fidagarriko edozein makro exekuta daiteke. Beste makro guztiek zure berrespena behar dute.

Baxua (ez da gomendatzen)

Makro guztiak berrespenik gabe exekutatuko dira. Irekiko diren dokumentu guztiak seguruak direla ziur bazaude bakarrik erabili ezarpen hori.

Makro bat automatikoki abiaraz daiteke, eta ekintza kaltegarriak egin ditzake, adibidez, fitxategiak ezabatu edo izena aldatu. Beste egile batzuen dokumentuak irekitzen dituzunean ezarpen hau ez erabiltzea gomendatzen da.

Emaguzu laguntza!