LibreOffice 24.8 laguntza
Java runtime environment-erako(JRE) hasierako aukerako parametroak sartzeko elkarrizketa-koadro hau erabil daiteke. Elkarrizketa-koadro honetan zehaztu dituzun ezarpenak abiarazi duzun edozein JREetarako baliozkoak dira.
Sartu JRErako hasierako parametro bat komando-lerro batean egingo bazenu bezala. Parametroa erabilgarri dauden hasierako parametroen zerrendan gehitzeko, egin klik Esleitu aukeran.
Bide-izenek ez dituzte erabiltzen ihes karaktereak edo komatxoak.
Adibidez, "myprop" sistema-propietateak karpeta batera seinalatzeko, sartu ondorengo parametroak:
-Dmyprop=c:\program files\java
JREen arazketa gaitzeko, sartu ondorengo parametroak:
-Xdebug
-Xrunjdwp:transport=dt_socket,server=y,address=8000
Aldaketa hauek eragina izan dezaten LibreOffice berrabiarazi behar duzu.
Esleitutako JRE hasierako parametroak zerrendatzen ditu. Hasierako parametroak kentzeko, hautatu parametroa eta ondoren egin klik Kendu aukeran.
Uneko JRE hasierako parametroak gehitzen ditu zerrendan.
Hautatutako JREaren abioko parametroak editatzea ahalbidetzen duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.
Hautatutako JRE hasierako parametroak ezabatzen ditu.