Class Path

Javaren klase-bidean karpetak eta artxiboak gehi daitezke elkarrizketa-koadro hau erabiliz gero. Abiarazi duzun edozein JREetarako baliozkoak dira bide-izen hauek.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Aurreratua.


Esleitutako karpetak eta fitxategiak

Java klaseen edo Java klaseen liburutegien kokapena zehazten du. Klase-bide berria baliozko bihurtuko da LibreOfficeberrabiarazi ondoren.

Abisu-ikonoa

Klase-bidearen bidez atzitzen diren Java klaseek ez dute segurtasun-egiaztapenik izaten.


Gehitu fitxategia

Hautatu artxibo-fitxategi bat jar edo zip formatuan eta gehitu fitxategia klase-bidean.

Gehitu karpeta

Hautatu karpeta bat edo gehitu karpeta bat klase-bidean.

Kendu

Hautatu zerrendako artxibo bat edo karpeta bat eta egin klik Kendu botoian objektua klase-bidetik kentzeko.

Emaguzu laguntza!