LibreOffice 7.3 laguntza
LibreOffice(e)k Java aplikazioak onartzeko dituen aukerak zehazten ditu, baita zein Java Runtime Environment (JRE) erabiliko den. Eginbide esperimentalak (desegonkorrak), adibidez makroen grabazioa eta konfigurazio aurreraturako sarbidea, erabiliko diren ere zehazten du.
Java lengoaiaren mendekoak diren uneko LibreOffice moduluak eta baliabideak wikian kontsultatu daitezke.
LibreOffice(e)k Java aplikazioak eta miniaplikazioak erabiltzeko baimena ematen dizu. Java aplikazio bat edo miniaplikazio bat zure disko gogorrera sartzen saiatzen denean, galdera bat agertuko da.
Ziurtatu LibreOffice arkitekturarekin bateragarria den JRE bat instalatzen dela: 64 biteko JRE bertsioa 64 biteko LibreOffice aplikaziorako eta 32 biteko JRE bertsioa 32 biteko LibreOffice aplikaziorako.
Hautatu zein JRE erabili nahi duzun. Zenbait sistematan, minutu bat itxaron beharko da zerrenda bete arte. Zenbait sistematan, LibreOffice berrabiarazi behar da aldatutako ezarpenak erabilgarri egon daitezen. JREaren bide-izena zerrenda-koadroaren azpian bistaratzen da.
Sistema eragilearen JRE lehenetsia gainidatzi daiteke honako ordezkoetako batekin:
JAVA_HOME ingurumen-aldagaia ezarrita,
JRE bat gehituta $PATH aldagaiari,
Konfigurazio-fitxategia emanda: javasettings_macOS_X86_64.xml javasettings_Windows_X86_64.xml javasettings_Linux_X86_64.xml javasettings_${_OS}_${_ARCH}.xml honako karpetan: <instdir>/presets/config.
Gehitu zure ordenagailuko JREaren erroko karpetan bide-izen bat. Bide-izena ondorengo elkarrizketa-koadroan ezartzen da.
Java-ren abioko parametroak elkarrizketa-koadroa irekitzen da.
Class Path elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Oraindik osatuta ez dauden edo akatsak eduki ditzaketen eginbideak gaitzen ditu. Eginbide horien zerrenda desberdina da bertsio batetik bestera, edo hutsik egon daiteke.
Makroen grabazioa gaitzen du. menu-elementua erabilgarri ipintzen du.
'Konfigurazio aurreratua' elkarrizketa-koadroa irekitzen du, LibreOffice ezarpen aurreratuak eta konfigurazioa moldatzeko.