Hizkuntzak

Dokumentuetarako hizkuntza lehenetsiak eta beste eskualde-ezarpen batzuk definitzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Choose - Languages and Locales - General.


Aukeren 'Hizkuntza' elkarrizketa-koadroaren irudia

warning

Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatuak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro Aukerak elkarrizketa-koadroa.


Hizkuntza

Erabiltzaile-interfazea

Hautatu zein hizkuntza erabiliko den erabiltzaile-interfazean, adibidez menuetan, elkarrizketa-koadroetan eta laguntza-fitxategietan. Gutxienez hizkuntza-pakete bat gehiago instalatuta izan behar da, edo LibreOffice aplikazioaren hizkuntza anitzeko bertsio bat.

"Lehenetsia" sarrerak sistema eragilearen erabiltzaile-interfazeko hizkuntza hautatzen du. Hizkuntza hori ez badago erabilgarri LibreOffice instalazioan, LibreOffice instalatzean erabilitako hizkuntza izango da lehenetsia.

note

If the language you are after is not in the list, download the corresponding language pack from the LibreOffice website.


Eskualde-ezarpena

Zure herrialdeari dagokion eskualde-ezarpena zehazten du. Zenbakitzearen, monetaren eta neurri-unitateen ezarpenetan izango du eragina.

"Lehenetsia" sarrerak sistema eragileak esaten duen eskualde-ezarpena hautatzen du.

Eremu honetako aldaketak berehala aplikatzen dira. Dena den, dokumentua berriro kargatzean bakarrik aldatuko dira lehenespenez formateatutako zenbait formatu.

Moneta lehenetsia

Moneta-formatuan eta moneta-eremuetan erabiltzen diren moneta lehenetsiak zehazten ditu. Eskualde-ezarpena aldatzen baduzu, moneta lehenetsia automatikoki aldatuko da.

Sarrera lehenetsia hautatutako eskualde-ezarpenari esleitutako moneta-formatuari aplikatzen zaio.

Moneta lehenetsia eremuan egindako aldaketak irekitako dokumentu guztietan aplikatuko dira eta dokumentu horietan moneta-formatua kontrolatzen duten elkarrizketa-koadro eta ikonoetan ere dagozkien aldaketak egingo dira.

Decimal key on the numpad - Same as locale setting

Zenbakizko teklatuari dagokion tekla sakatzean zure sisteman ezarritako dezimal-bereizlearen tekla erabiliko dela zehazten du.

Kontrol-laukia aktibatuta badago, "Eskualde-ezarpena bezalakoa" eremuaren ondoren agertzen den karakterea zenbakizko teklatuan tekla sakatzen duzunean txertatuko da. Kontrol-lauki hau ez badago aktibatuta, zure softwareko teklatu-kontrolatzaileak eskaintzen duen karakterea txertatuko da.

Data onartzeko ereduak

Uneko eskualde-ezarpenak data onartzeko dituen ereduak zehazten ditu. Calc kalkulu-orriek eta Writer taula-gelaxken sarrerek eskualde-ezarpenaren araberako data onartzeko ereduekin bat etorri behar dute, datak baliozko data gisa hartuak izan daitezen.

Tala-gelaxka batean datak onartzeko eredu definituekin bat datozen zenbakiak eta karaktereak idazten badira, eta ondoren kurtsorea gelaxkatik at eramaten bada, LibreOffice aplikazioak automatikoki ezagutuko du eta data bihurtuko du katea, eta eskualde-ezarpenaren araberako formatua emango dio.

Data-ereduak ataleko hasierako eredua(k) eskualde-ezarpenaren arabera zehazten dira (hizkuntza Eskualde-ezarpena atalean ezartzen da), baina eredu lehenetsi horiek aldatu egin daitezk eta gehiago gehitu daitezke. Erabili ; ereduak bereizteko.

Ereduak honako erregelen arabera osatu daitezke:

Eskualde-ezarpena aldatzen bada, data onartzeko eredua eskualde-ezarpen lehenetsi berriarekin bat egin dezan berrezarriko da, eta erabiltzaileak egindako edozein aldaketa edo gehiketa galdu egingo da.

Edizio-koadroan definitutako eredu esplizituez gain, Y-M-D ereduarekin bat datorren sarrera inplizituko ezagutuko da eta automatikoki data bihurtuko da. 1 eta 31 arteko zenbaki batekin hasten den sarrera ez da interpretatuko Y-M-D eredu inplizitu horrekin. LibreOffice 3.5 bertsiotik aurrera, sarrera horren formatua YYYY-MM-DD (ISO 8601) da.

Eredu guztietan, bi digituz osatutako urtea Tresnak - Aukerak - Orokorra - Urtea (bi digitu) ezarritakoaren arabera interpretatzen da.

Dokumentuen hizkuntza lehenetsiak

Ortografiaren, sinonimoen hiztegiaren eta hitz-zatiketaren hizkuntza zehazten du.

Dokumentuen hizkuntza hautatzea

warning

Hautatutako hizkuntzaren ortografia-egiaztatzeak funtziona dezan, hari dagokion hizkuntza-modulua instalatuta izan behar da. Hizkuntza-sarrerak hautamarka izango du hizkuntza horren ortografia-egiaztatzea aktibatuta badago.


Mendebaldekoa

Mendebaldeko alfabetoetan ortografia egiaztatzeko erabilitako hizkuntza zehazten du.

Erakutsi Asia ekialdeko idazkeren interfaze-elementuak

Asiako hizkuntzen euskarria aktibatzen du. Orain Asiako hizkuntzen ezarpenak alda daitezke LibreOffice(e)n.

Txineraz, japonieraz edo koreeraz idatzi nahi baduzu, erabiltzailearen interfazean hizkuntza hauen euskarria aktiba dezakezu.

Asiarra

Asier alfabetoetan ortografia egiaztatzeko erabilitako hizkuntza zehazten du.

Erakutsi bi noranzko idazkerarako interfaze-elementuak

Testu-diseinu konplexuen euskarria aktibatzen du. Horri esker, testu-diseinu konplexuari dagozkien ezarpenak aldatu daitezke LibreOffice(e)n.

Testu-diseinu konplexua erabiltzen duten hizkuntzak

Testu konplexuen diseinua

Testu-diseinu konplexuko hizkuntzetan ortografia egiaztatzeko erabilitako hizkuntza zehazten du.

Uneko dokumentuarentzat soilik

Hizkuntza lehenetsien ezarpenek uneko dokumenturako soilik balio dutela zehazten du.

Hizkuntzen euskarri hobetua

Ezikusi sistemaren sarrera-hizkuntza

Sistemaren sarrerako hizkuntza/teklatuan egindako aldaketak ez ikusiko diren adierazten du. Ez ikusten badira, testu berria idazten denean, testu horrek dokumentuaren edo uneko paragrafoaren hizkuntzaren arauak jarraituko ditu, ez sistemaren uneko hizkuntzarenak.

warning

Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatuak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro Aukerak elkarrizketa-koadroa.


Emaguzu laguntza!