Microsoft Office

Microsoft Office aplikazioen dokumentuak eta beste batzuk inportatzeko eta esportatzeko ezarpenak zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - Kargatu/gorde - Microsoft Office.


Objektu kapsulatuak

Kapsulatutako objektuak sekzioak zehazten du nola inportatzen eta esportatzen diren Microsoft Office objektuak edo OLE objektuak.

Ezarpen horiek baliozkoak dira Microsoft zerbitzari bat edo beste OLE zerbitzariren bat existitzen ez denean (adibidez, UNIXen) edo OLE objektuak editatzeko LibreOffice OLE zerbitzaririk prest ez dagoenean.

OLE zerbitzari bat aktibo badago kapsulatutako objekturako, orduan OLE zerbitzaria erabiliko da objektua kudeatzeko.

OLE zerbitzaririk aktibo ez badago MathType objektuetarako, MathType objektu kapsulatuak LibreOffice Math aplikazioko objektu bihur daitezke. Bihurketa hori egiteko, kapsulatutako MathType objektuek ezin dituzte MathType 3.1 zehaztapenak gainditu.

[L] eta [S] zutabeak

[L] eta [S] kontrol-laukiak LibreOffice aplikazioan kargatzean [L] eta/edo Microsoft formatu batean gordetzean [S] bihurtu daitezkeen OLE objektuen bikoteen sarrerak ditu.

Markatu sarreraren aurrean dagoen [L] zutabeko koadroa Microsoften objektu bat edo beste OLE objektu bat zehaztutako LibreOffice OLE objektu bihurtu behar bada Microsoften dokumentu bat edo beste dokumenturen bat LibreOffice aplikazioan kargatzen denean.

Microsoft OLE objektu bat zehaztutako LibreOffice OLE objektu bihurtzeko Microsoft dokumentua Microsoft fitxategi formatuan gordetzen denean, hautatu sarreraren pareko [S] zutabeko laukia.

Karaktere-nabarmentzea

Microsoft Office aplikazioak LibreOffice suitearen karaktere-nabarmentzearen antzeko bi karaktere-atributu ditu. Erabili kontrol hau LibreOffice aplikazioak karaktere-nabarmentzea Microsoft Office fitxategi-formatuetara esportatzean erabili beharko lukeen atributua, bai nabarmentzea bai itzala, hautatzeko.

Nabarmentzeak LibreOffice nabarmentze-kolore baten eta Microsoften 16 nabarmentze-koloreen arteko bat etortzerik hurbilena esportatzen du, Office erabiltzaileek Office aplikazioetan nabarmentze-tresnarekin edizioak egitean erabiltzen duten Officen karaktere-atributua erabilita. LibreOffice 5.0 eta 6.4 arteko bertsioetan hori da ezarpen lehenetsia.

Itzaleztadurak RGB kolore guztiak beste Office karaktere-atributuetara esportazen ditu. Horri esker, koloreen fideltasunari eusten zaio LibreOffice eta Microsoft Office dokumentuen artean, baina Office erabiltzaileek karaktere-atributu hori editatzeko, Office aplikazioetan aurkitzeko erraza ez den tresna bat erabili behar dute. Hau da ezarpen lehenetsia LibreOffice 7.0 bertsiotik aurrera.

tip

Karaktereak nabarmentzeko kolorea elkarrizketa-koadroko "bateragarritasun" iragazkiak Microsoft Office suiteak dituen nabarmentze-koloreak eskaintzen ditu. Erabili kolore horiek eta aukeratu Esportatu honela: Nabarmentzea koloreen fideltasunari eusteko eta Office erabiltzaileek fitxategia errazago editatu dezaten.


Blokeatu fitxategiak

Markatu kontrol-lauki hau Microsoft Office aplikazioaren blokeo-fitxategi bat sortzeko, LibreOffice aplikazioaren blokeo-fitxategiaz gain. Blokeo-fitxategiek aplikazioei seinalatzen diete fitxategi edo baliabide bat ez erabiltzeko blokeoa askatu arte.

tip

LibreOffice aplikazioak Microsoft Office suiteak sortutako blokeo-fitxategiak irakurri ditzake.


Emaguzu laguntza!