VBA propietateak

VBA (Visual Basic for Applications) kodea duten Microsoft Office dokumentuak kargatzeko eta gordetzeko propietate orokorrak zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - Kargatu/gorde - VBA propietateak.

Aukeren 'Kargatu/gorde' elkarrizketa-koadroaren irudia

Microsoft Word 97/2000/XP

Hautatu Microsoft Word dokumentuetarako ezarpenak.

Kargatu Basic kodea

Microsoft dokumentu bateko Basic kodea LibreOffice Basic modulu berezi batean kargatzen eta gordetzen du, dokumentuaren barruan. Desgaitutako Microsoft Basic kodea ikusi egingo da LibreOffice Basic IDEan, Sub eta End Sub artean. Kodea editatu egin daiteke. Dokumentua LibreOffice formatuan gordetzean, Basic kodea ere gordeko da. Beste formatu batera gordetzean, LibreOffice Basic IDEko Basic kodea ez da gordeko.

Kode exekutagarria

VBA (Visual Basic for Applications) kodea kargatzean, exekutatzeko prest egongo da. Kontrol-lauki hau ez badago markatuta, VBA kodea iruzkindu egingo da eta ikuskatu ahal izango da, baina ez exekutatu.

tip

VBA kodea kargatu ondoren, LibreOffice aplikazioak Option VBASupport 1 instrukzioa txertatuko du Basic modulu guztietan, VBA instrukzioen, funtzioen eta objektuen euskarri mugatua gaitzeko. Ikus Option VBASupport instrukzioa informazio gehiagorako.

Gorde jatorrizko Basic kodea

Dokumentuak duen jatorrizko Microsoft Basic kodea, dokumentua LibreOffice aplikazioan kargatuta dagoen bitartean, barne-memoria berezi batean mantenduko dela zehazten du. Dokumentua Microsoft-en formatu batean gordetzean, Microsoft Basic kodea aldaketarik jasan gabe gordeko da berriro dokumentuan.

Microsoft Format ez den beste formatu batean gordetzean, Microsoft Basic kodea ez da gordetzen. Adibidez, dokumentuak Microsoft Basic kodea badu eta LibreOffice formatuan gordetzen baduzu, adibidez, Microsoft Basic kodea galdu egingo dela adierazten duen mezua agertuko zaizu.

Gorde jatorrizko Basic kodea kontrol-laukia lehenetsi egingo da Kargatu Basic kodea kontrol-laukiaren gainetik. Bi kontrol-laukiak hautatuta badaude eta desgaitutako Basic kodea editatzen baduzu LibreOffice Basic IDEn, jatorrizko Microsoft Basic kodea gorde egingo da Microsoft formatuan gordetzean. Horren berri emango dizun mezu bat agertuko da.

Microsoft Basic makro-birusak Microsoft dokumentutik kentzeko, desautatu Gorde jatorrizko Basic kodea kontrol-laukia eta gorde dokumentua Microsoft formatuan. Dokumentua Microsoft Basic koderik gabe gordeko da.

Microsoft Excel 97/2000/XP

Microsoft Excel aplikazioko dokumentuen ezarpenak zehazten ditu.

Microsoft PowerPoint 97/2000/XP

Microsoft PowerPoint dokumentuen ezarpenak zehazten ditu.

Emaguzu laguntza!